Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izan da XXXI. Gaubeako Patataren Azokan, Espejon. Bertan, Arabak ereiteko patata ekoizteko eta merkaturatzeko jarduera berreskuratzeko beharra aipatu du.
Goizeko 10:00etatik aurrera, Raúl Pérez Iratxeta sailburuordearekin, Ioseba Terreros zuzendariarekin, Arabako Ahaldun Nagusiarekin eta Batzar Nagusietako lehendakariarekin batera, Ekoizleen eta Artisautzaren Azoka zeharkatu dute. Bertan, Gaubeako patatak eta barietateen lagin bat ikusi dituzte. Horrez gain, Eskuz Binakako Pilota Jaialdia eta Iulen Romeroren Show Cooking-a ikusi ditu, baita «Zaporeak» gastronomia dastaketa ere.