B-WOMENIN Globalen 5. saioak emakumeen lidergoa aztertuko du enpresa-proiektuen hedapenean

PRUEBA

B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa azaroaren 20an, asteazkenean, itzuliko da Bilbon antolatuko den bosgarren jardunaldiarekin. SPRI Taldearen barruan dagoen Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak bultzatutako ekimenaren helburu nagusia emakumeek enpresa-proiektuak nazioarteko merkatuetara hedatzeko duten zeregina indartzea eta ikusaraztea da.

“Proiektu berrien bultzada femeninoa” izenburupean, jardunaldi honetan oztopak hautsi eta proiektuak eremu globalera eraman dituzten emakume ekintzaileen kasu inspiratzaileak aurkeztuko dira. Oraingo honetan, Marta Prado Larburu, INCOTRANS eta DS4T-ko sortzailekidea eta CEOa, Marta Cantabrana 3C Metrology-ko bazkide sortzaile eta zuzendari nagusiak eta Matxalen Uriarte UNIVERSAL OMICSeko sortzaile eta CEOak hartuko dute parte ekimenean, merkatu globaletan aukerak identifikatzeko, beren sektoreetan berritzeko eta proiektuak gidatzeko moduari buruzko ezagutzak partekatuz.

Ekintzailetzaren bidean dauden erronkak eta ikaskuntzak aztertzeaz gain, jardunaldiak funtsezko trebetasunak garatzearen garrantzia azpimarratuko du, hala nola erresilientzia, egokitzapena eta aldaketa kudeatzeko gaitasuna. Ikuspegi horrekin, enpresa-proiektuen sorreran eta lidergoan emakumeek duten eragina ikusarazteaz gain, beste emakume batzuk munduko edozein sektore eta eskualdetan lidergo-rolak hartzera bultzatu nahi ditu programak.

Bosgarren saio hau B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” zikloaren aurreko lau saioei gehitu zaie. Horietan, nazioarteko karrera bat eraikitzeko erronkak eta aukerak, zeharkako konpetentzien garapena eta nazioarteko testuinguruetan negozioak egiteko modu ezberdinak jorratu dira, besteak beste.

Jardunaldi honetan parte hartzeko izen-emateak zabalik daude eta honako esteka honen bitartez egin daitezke:

https://agenda.spri.eus/nazioartekotzea/5o-saioa-b-womenin-global-nazioarteko-ikuspegia-duten-proiektu-berrien-emakumezkoen-bultzada/