Barakaldoko Gizarte Kohesio arloak Kanarietako migrazio arazoari buruzko mintegia antolatu du asteartean

PRUEBA

Barakaldoko Udaleko Gizarte Kohesiorako arloak Kanarietako migrazio-arazoari buruzko mintegia antolatu du datorren azaroaren 19rako. Mintegia 18:30ean hasiko da, Clara Campoamor gizarte-etxean. Ekimena Aniztasunaren Eskolaren zortzigarren edizioko jardueren programaren barruan kokatzen da.

Mintegian Loueila Sid Ahmed Ndiaye jatorri sahararreko abokatu kanariarrak hartuko du parte. Gai horretan espezializatuta dago, eta atzerritartasun- eta migrazio-prozesuekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da, emakumeen eskubideak ardatz hartuta. Izan ere, iaz Berdintasun Ministerioak saritu zuen urtero ematen duen aintzatespen batekin, datorren azaroaren 25ean ospatuko den emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta.

«Barakaldar guztiei hitzaldi honetara joateko eta gure herrialdera iristeko migratzaile askok egunero bizi duten drama bertatik bertara ezagutzeko deia egiten diet. Ezin da beste alde batera begiratu tragedia humanitario honen aurrean. Kanariek gainerako lurraldeen elkartasuna eta laguntza behar dute «, azpimarratu du Nuria Rodríguez Gizarte Kohesiorako zinegotzi delegatuak.

Mintegian parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea [email protected] helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 670745032 telefonora deituz. Jarduera honetan, gainerakoetan bezala, haurrentzako doako ludoteka zerbitzua dago.

Gogoratu behar da Aniztasunaren Eskola herritarrekin elkartzeko gune bat dela, eta bertan esperientziak trukatzen direla Barakaldo interkulturalago eta inklusiboago baten eraikuntzan inplikatutako eragile komunitarioen artean.