PRUEBA
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 445.775 euroko laguntzak esleitu ditu Nafarroa Ezagutu Sareaosatzen duten espazio eta ibilbideen lurralde-garapen iraunkorrera bideratutako proiektuetarako, gaur arratsaldean elkarteak Gongora Jauregian (Aranguren) egindako batzarrean jakitera eman duenez. Laguntza horiek 2024an eta 2025ean aplikatuko dira, eta toki erakundeentzat eta gune horiek kudeatzeaz arduratzen diren irabazi asmorik gabeko elkarteentzat dira.