PRUEBA
Tranbiaren Konpainiako txoferra duela 39 urte poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen, eta Intxaurrondoko Baratzategi kalean oroitu da
Donostiako Udalak plaka bat jarri du gaur, azaroak 30, Mikel Zabalzaren omenez, poliziaren ekintzak eragindako biktima 1985ean. Honekin 32 dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen dituen plakak. Ekimen hau duela bi legealdi jarri zen martxan.
Ekitaldia azaroaren 30n 12:00etan izan da, Baratzategi 35. zenbakian (Guardia Zibilaren Komandantziaren ondoan). Plakak jartzeko beste ekitaldiekin egin den bezala, omenaldi xumea egin da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal taldeetako ordezkariek eta biktimaren senideek parte hartu dute.
Mikel Zabalza Garate, 32 urtekoa, Orbaizetan (Nafarroa) jaioa eta Altzako bizilaguna, Donostiako Tranbiaren Konpainiako txoferra eta ELA sindikatuko afiliatua zen. Guardia Zibilak 1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen, eta, Intxaurrondoko kuarteletik pasa ondoren, hilda aurkitu zuten handik 20 egunetara, Bidasoa ibaian.
Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko plakak
Horrenbestez, Udalak hirian terrorismoaren eraginez eta oinarri politikoko bortizkeriagatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.
Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez Fenollar, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco, Miguel Paredes eta Elena Moreno, Eugenio Olaciregui Borda, Francisco Javier Gómez Elosegi, José Ángel Santos, Josu Leonet, Juan de Dios Doval Mateos, Miguel Ángel Iñigo Blanco, Juan Antonio Marcos González, Manuel Orcera de la Cruz, Antonio Pastor, Moisés Cordero, Lorenzo Motos Rodríguez, Santiago Oleaga Elejabarrieta – guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta, Antonio Gómez eta Juan Manuel García Cordero – Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erahilak -, Begoña Urroz Ibarrola – DRIL talde armatuak eraila –, María Jose Bravo del Valle – Batallón Vasco Español taldeak eraila – eta Joseba Barandiaran Urkola – poliziaren ekintzak eragindako biktima – .