“Elkarrizketa sozialetik eraikitako kalitatezko enplegua” defendatu du Torres Lehendakariordeak

PRUEBA

Ziurtatu du ekonomia eta empresa sare «indartsua» izan behar dela, lehiakortasuna hobetzearen alde egiteko, «gure herriaren garapen eta hazkunderako»

Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak SEAren egoitza berriaren inaugurazioan defendatu duenez, beharrezkoa da “elkarrizketa sozialetik eraikitako kalitatezko enplegua sortzea, sindikatuak eta empresa erakundeak kontuan hartuta”.

“Ekonomia eta enpresa sare indartsua izan behar dugu, ikerketaren, berrikuntzaren, nazioartekotzearen eta, langileen kualifikazioaren bidez, lehiakortasuna hobetzearen alde egingo duena, eta gure sektore ekonomikoei gizarte gisa aurre egin behar diegun egiturazko aldaketetara egokitzeko aukera emango diena”, ziurtatu du Torresek.

Horren ildotik, gaineratu du inflazioaren eta interes tasen jaitsierak inbertsio produktiboa suspertzen “lagunduko” duela. Euskadiko BPGk “modu egonkorrean” hazten jarraitzen duela adierazi du Lehendakariordeak, 2024ko bigarren hiruhilekoan % 1,8 izan baita, urte amaieran aurreikusitako % 1,9ko aurreikuspenak betetzeko bidean.

Enpleguaren bilakaera ere kontuan hartu beharreko beste faktore bat da. Torresek adierazi du Euskadin joera “aldekoa” dela eta, hori azken urteetan, eraikitako politika publiko “sendoei” erantzuten diela. Horren isla da Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen kopuru errekorra, 1.022.000 pertsona baino gehiagorekin: “Inoiz baino jende gehiago ari da lanean, eta eskubideekin ari da lan egiten”.