Amaia Barredo: «Ardoaren munduan, euskal emakumea berdintasunezko posizioan dago, baina emakume eta gizon gazteenak arduratuko dira dagoeneko hasita dagoen erreleboa egiteaz»

PRUEBA

  • «Who is who: Arabako Errioxako mahastizaintzako emakumeei omenaldia eginez: indar eraldatzailea ardoaren munduan» ekitaldian parte hartu zuen
  • AMPEA´ren eta Gasteiz On´en ekimena, Ardoaraba´ren astearen barruan

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren ustez, «ardoaren munduan, euskal emakumea berdintasunezko posizioan dago, baina oraindik zeregin handia dago aurretik, eta, zorionez, emakume eta gizon gazteenak arduratuko dira dagoeneko hasita dagoen erreleboa egiteaz».

Amaia Barredok «Who is who: Arabako Errioxako mahastizaintzako emakumeei omenaldia: ardoaren munduan indar eraldatzailea» ekitaldian parte hartu du. AMPEAren eta Gasteiz Onen ekimenak, Ardoarabaren astearen barruan, agerian uzten du emakumeek mahastizaintzan duten funtsezko zeregina, batez ere Arabako Errioxan.

Andrés Goñi kazetariak aurkeztuta, Amaia Barredok, Miren Elgarrestak, Loli Casadok eta María Asunción Sáenz de Samaniegok, Vitoria-Gasteizko Hornidura Merkatuan garatutako topaketa batean, emakumeek ardoaren ekoizpenean eta munduan duten rolari buruzko beren interpretazio bereziak azaldu dituzte.

«Mahastizaintza- eta ardogintza-prozesuaren etapa guztietan berrikuntza, iraunkortasuna eta kalitatea maisuki txertatu dituen aldaketa-motorra. Mahastietako laborantzatik hasi eta merkaturatzeraino, enoturismotik igaroz, protagonista horiek familiako tradizioak bizirik mantentzeaz gain, etorkizun inklusiboagoa eta industriarentzat etorkizun oparoagoa lortzeko eraldaketa ere bultzatu dute «nabarmendu du Andres Goñik.

Lucia Abando San Pedro, Las Orcas upategikoa; María Cruz Arce, Almazara trujalekoa; Maribel Bernardo, Zugober upategikoa; Blanca Casado Foncea, Idiaquez upeltegikoa; Loli Casado Manzanos, Loli Casado upeltegikoa; Itxaso Compañón, El mozo Wines upeltegikoa; María de Simón de Viñedos eta Bodegas de la Marquesa; Asun Eguren Ugarte, Nagore Etxebarriarteun Jauregibarria, García de Olano upategikoa; Rosa García Blanco, Amador García upategikoa; Mari Luz Garrido, Ondalan upategikoa; Melanie Hickman, Hilar & Etérea upategikoa.