BBK Live jaialdiaren lehen aurrerapena

@blame.photography4

PRUEBA

Bilbao BBK Live amaigabeko esperientzia baten epizentro bihurtuko da uztailaren 10ean, 11n eta 12an, eguna eta gaua, hiria eta mendia, pintxoak eta beatak, intimitatea eta kolektibotasuna uztartzen dituen kontakizun baten protagonista izango baitira Kobetamendira hurbiltzen direnak. Ekitaldi global bat, garai eta muga guztiez gaindiko artistak biltzen dituena, baita jaialdi hau esperientzia paregabeen mosaiko bihurtzen dute ikus-entzuleak ere, hautu bakoitzak bide pertsonal eta errepikaezin bat dakarren aldetik. Musika da jaialdiaren bihotza eta, horregatik, edizio honetan gure artean izango ditugun lehen artistak iragarriko ditugu gaur.

Kylie Minogue da kartelburu nagusi; pop estiloan izar ukaezinak Tension II albumeko abestiez gain, Padam Padam arrakasta eta bere hiru hamarkadako ibilbidean ondutako klasikoak ere eskainiko dizkigu ikuskizunean. Eta australiar ikonoarekin batera, 90eko hamarkadako soinua definitu zuen Pulp britpop taldea, Jarvis Cocker karismatikoa buru, belaunaldi oso baten sinbolo. Halaber, Erresuma Batutik musika garaikidearen ahots hunkigarrienetako bat, Michael Kiwanuka, bere soul eta folk estiloen nahasketarekin. Musika urbanoaren erregina izaki, Bad Gyal ere kartelburuetako bat izango dugu, hiru Latin Grammy irabazi berri dituen Nathy Peluso handiarekin batera, zeinak barru-barruko kontakizun gordina ekarriko digun GRASA lanean; horietaz gain, azken aldiko ezusteko garrantzitsuenetako bat ere etorriko da, Raye britainiarra, My 21st Century Blues albumeko R & Bsoul eta dance fusioarekin.

Artisten lehen iragarpen honetan, elektronikaren hiru izen nabarmentzen dira: Orbital, 90eko hamarkadan elektronikaren zuzenekoak generoen arteko fusioarekin birdefinitzen aitzindariak; BICEP, CHROMA (AV DJ set) ikuskizun berriarekin, esperientzia sentsorial bat biziaraziko diguna bere ikus-entzunezko ikuspegi paregabearekin agertokia eraldatuta; eta The Blessed Madonna, WE STILL BELIEVE lanaren aurkezpenarekin, queer kulturaren eta house musikaren espiritu komunitarioaren ospakizun izanik. Kartelean izen gehiago baditugu: Michelle Zauner buru duen Japanese Breakfast, pop alternatiboa eta letra barnerakoiak uztartuta, eta bueltan da Amaia bere pop estilo intimoarekin, hirugarren diskoa besapean duela. L ‘Impératriceren pop frantses dotorea, Polo & Panen elektronika galo-tropikala, Ca7riel y Paco Amorosoren karisma txundigarria, mundu osoan ezaguna den Tiny Desk horrekin, eta Amyl and The Sniffersen punk-rock energia: abangoardiako artista hauen guztien soinu-paisaia paregabeak arakatzeko gonbita. Estatuko eszenan ezinbestekoak diren beste hiru izen: Carolina DuranteBilbao BBK Live jaialdian beren abentura propioa aukeratzera datoz berriz; Rusowsky, bere ikuskizun berriaren potentzia guztiarekin: elektronikoagoa eta bisualagoa; eta JudelineBodhiria lan berriarekin pop onirikoa esploratu gabeko lurraldeetara eramanda.

Bilbao BBK Live da zure talde gustuko berria ezagutzeko lekua; esate baterako, Fat Dog britainiarrak eta beren punk proposamen lotsagabea; Jacob Slater buru duen Wunderhorse taldea; English Teacher bandaren freskotasuna eta letren zorroztasuna; Jalen Ngonda estatubatuarraren soul retroa; edo Obongjayarren afrobeatsoulspoken word eta elektronika nahasketa. Bestalde, Sofie Royerek lehen aldiz joko du Estatuan, eta, bere barrura begirako ikuspegi artistiko horrekin, dimentsio berri bat gehitzen dio artista berriak ezagutzeko atal honi; atal honetan aipatuko dugu, era berean, jazz garaikidearen arloan dagoen artista berritzaileenetako bat: Makaya McCraven. Hegoafrikatik, Alice Phoebe Louren indie etereo eta egiatia, Jessica Pratten minimalismo hipnotikoa eta Hidrogenessen elektropop satirikoa, agertokien gainean 25. urteurrena ospatzeko XX. mendea nola dantzatzen den erakusteko prest.  Cala Vento bikoa 10. urteurrena ospatzeko bira egiten ari da, eta gure jaialdian egingo dute geldialdi bat; gure artean izango da, halaber, Baiuca taldearen folk eta elektronika fusioa, pablopabloren sentsibilitatea, Abhiren musika urbanoa, elektronika eta kultur aniztasuna, baita Viva Belgradoren post-rock eta emocorea ere. Beti bezala, eusko labelak ere leku berezia izango du jaialdian: Hofe X 4:40, Mirua edo Tatta & Denso, besteak beste.

BILBAO BBK LIVE: MUSIKA BAINO GEHIAGO, BIZIPEN PAREGABEA

Kobetamendiko natura bete-betean, Bilboko ikuspegi zoragarriekin eta hiritik oinez soilik 10 minutuko bidea eginda, esperientzia paregabea bizitzeko aukera eskaintzen digu jaialdiak. Kontzertu bakoitzaren aurreko zirraratik amaierako magiara, hau ez da jaialdi huts bat, denboran irauten duen esperientzia bat baizik.

Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileok gure esker ona adierazi nahi diogu, bereziki, Bilboko Udalari, ekitaldi hauek gauzatzeko ezinbestekoa baita, gainerako babesle eta laguntzaileekin batera.

Aurreko edizioren batera joan direnentzako aurre-salmenta esklusiboa ostegunean hasiko da, abenduaren 5ean, goizeko 10:00etan, eta abenduaren 11, asteazkena, izango da azkeneko eguna (11:59 arte). Fan salmenta berezia abenduaren 9ko (astelehena) 12:00etatik abenduaren 11ko (asteazkena) 11:59 arte egongo da zabalik; dena den, aldez aurretik izena eman behar da itxarote-zerrendan, jaialdiaren webgunean. Salmenta orokorra abenduaren 11n hasiko da, asteazkenarekin, 12:00etan.

  • Aurreko edizioren batera joan direnentzako aurre-salmenta esklusiboa: 135 € + gastuak
  • Fan bonua: 145 € + gastuak
  • Salmenta orokorreko bonua: 150 € + gastuak
  • Kuadrilla bonua: 750 € + gastuak (5 bonu erosiz gero, 6. bonua opari)
  • Gazte Bonua: 120 € +gastua k (23 urtetik beherakoentzat; jaialdira sartzean nortasun-agiria erakutsi behar da)
  • Kanpina 4 gau: 30 € + gastuak
  • 11 urtetik beherakoek sarrera doan (formulario bat bete behar da aldez aurretik)

Salmenta hemen: bilbaobbklive.com eta Fever Up

#bilbaobbklive #bilbaobbklive2025

bilbaobbklive.com

BILBAO BBK LIVE

2025eko uztailak 10, 11, 12

Kobetamendi, Bilbo

ABHIR

ALICE PHOEBE LOU

AMAIA

AMYL and THE SNIFFERS

BAD GYAL

BAIUCA

BICEP present CHROMA (AV DJ SET)

THE BLESSED MADONNA presents WE STILL BELIEVE

CA7RIEL Y PACO AMOROSO

CALA VENTO

CAROLINA DURANTE

ENGLISH TEACHER

FAT DOG

HIDROGENESSE: ASÍ SE BAILA EL SIGLO XX

HOFE X 4:40

JALEN NGONDA

JAPANESE BREAKFAST

JESSICA PRATT

JUDELINE

KYLIE MINOGUE

L’IMPÉRATRICE

MAKAYA MCCRAVEN

MICHAEL KIWANUKA

MIRUA

NATHY PELUSO

OBONGJAYAR

ORBITAL

PABLOPABLO

POLO & PAN

PULP

RAYE

RUSOWSKY

SOFIE ROYER

TATTA & DENSO

VIVA BELGRADO

WUNDERHORSE