Miren Arzalluz izendatu dute Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusi eta apirilaren 1etik aurrera hartuko du kargua

Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuak Miren Arzalluz historialari eta komisario ezaguna izendatu du Museoaren Zuzendari Nagusi, azken hilabeteotan osatu den hautaketa-prozesua burutu ondoren.

Patronatuak Miren Arzalluz aukeratzearen arrazoien artean daude hark nazioarteko kultur-erakundetan duen esperientzia eta horri esker lortu duen aintzatespena; Museoaren proiektuarekin epe luzerako konpromisoa hartzeko borondatea; Museoa herrialdea eraldatzeko estrategian giltzarria izateko helburuarekin bat etortzea; eta Museoak lan egiten duen testuinguru kulturalekiko sentsibilitatea erakustea, tokiko balioak eta balio globalak integratzeko gaitasuna baliatuta.