Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak 676 mila euro lortu ditu Industria eta Turismo Ministerioak sustatzen duen Enpresa Talde Berritzaileentzako laguntza-programaren eskutik, adimen artifizialeko teknologietan, DLTn (Distributed Ledger Technology) eta biki digitaletan oinarritutako hiru proiektu logistiko berritzaile garatzeko. Klusterra diruz lagundutako hiru proposamenetatik biren buru da, eta guztira sei enpresa bazkide inplikatu ditu. Klusterrak Euskadira ekarritako funtsak programaren aurrekontuaren % 7 dira, hau da, 9,5 milioi eurotik gora. Deialdiak 300 hautagaitza baino gehiago jaso zituen, eta horietatik 48k bakarrik jaso dute babesa.
Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra bereziki talde aktiboa da, berrikuntzarekin konpromezu handia duelarik. 2023an zehar, 30 berrikuntza-proiektutan parte hartzen aritu zen, 30 bat enpresa bazkiderekin. Era berean, bazkideek fakturazioaren % 3,3 bideratzen dute I+G+b-n inbertitzera, sektorearen izaera oso berritzailea azpimarratuz.
Enpresa-talde berritzaileentzako laguntzen deialdian onartutako proiektuei dagokienez, 900 mila euro baino gehiagoko inbertsioa egingo da guztira. Klusterra bi proiekturen buru izango da, AI-Mobot eta Plenco DLT, azken hau bigarren fasean dagoelarik, eta CITET buru duen Plagedilog proiektuaren partaide ere bada. Laguntza programa honen helburua berrikuntza eta lankidetza bultzatzea da. Hori dela eta, Klusterrak proiektu horietan lan egingo du Batura, Bizkaigar, Igarle, Smartlog, We are Clickers eta Wimbitek bazkideekin, eta, gainera, AEIk homologatutako CEL (Espainiako Logistika Zentroa) eta CITET (Logistika eta Garraiorako Berrikuntza Zentroa) lankidetzan arituko da.
Enpresa-talde berritzaileen programak lagundutako proiektuek helburu hauek izango dituzte:
Plenco DLT proiektua
Plenco DLT proeiktuak DLT teknologia aplikatuko duen sistema berritzaile bat garatzea proposatzen du, balio-kate bakoitzean pertsonalizatu daitezkeen smart contract-ak ezarri eta betetzeko. Smart contract-ak (kontratu adimendunak) automatikoki modu deszentralizatuan exekutatzen diren programak dira, sinatzaileek beren klausulak betetzen dituzten heinean. Proiektu honen lehen fasean kontratu mota berri bat sortu zen, araudi sektorialak eta horien aldaketak arin islatuko zituena, beste berrikuntza batzuen artean. Bigarren faseak laborategiko frogagailu teknologiko bat sortu nahi du, errepideko garraioaren ordainketa-epeak betetzen diren ebaluatzeko eta irakurgarritasuna eta hizkuntza hobetzeko, sinatzaileek errazago uler dezaten. Sistemaren helburua plataforma neutro bat osatzea da, hornidura-kate osoan gertatzen diren mugarri guztiak modu eztabaidaezinean erregistratzeko.
AI-Mobot proeiktua
AI-Mobot proiektuak adimen artifizialean oinarritutako hardware- eta software-sistema integral bat garatuko du, makina-erremintaren ekoizpen-planten barruan prozesu intralogistikoak automatizatu eta optimizatu ahal izateko. Proiektuak lan-fluxuak optimizatzea espero du; jarduerarik gabeko denborak murriztea; kargak manipulatzeari edo mugitzeari lotutako lan-arriskuak murriztea; aktibo produktiboen gaineko ikusgaitasuna handitzea; eta adimen artifizialeko teknologia aurreratuen integrazioa erraztea, erabakiak hobeto hartu ahal izateko.
Plagedilog STG proiektua
Bere 3. fasean, Plagedilog STG proiektuak biltegi logistiko baten erreplika birtuala ekarriko duen biki digital bat garatzea planteatzen du. Gaur egun, ez dago biki digital intralogistikorik, eta, beraz, garapen horri esker, funtzionamendu-simulazioak egin ahal izango dira kudeaketa logistikoaren parametro nagusiak aldatzen badira. Horrela, prozesu horien eraginkortasun eza eta behin-behinekotasuna hobetuz. Era berean, formakuntza eta laneko arriskuen prebentzioko moduluetara orientatu ahal izango da.
Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrari buruz
Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatua da. Bere helburua pertsonen eta salgaien mugikortasunaren inguruan lan egiten duen enpresa- eta industria-sektorearen lehiakortasuna bultzatzea da, lankidetzaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen bidez. Klusterrak sektoreko eragile nagusiak biltzen ditu Euskadin, Euskadiko BPGren % 14,5a.