Nafarroako Gobernuak 5,8 milioi euro bideratu ditu harrerako, babeseko, gazte justiziako eta adingabeen larrialdiko esku-hartzeetako zerbitzuen kudeaketara

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 5,8 milioi euroko urte anitzeko gastua baimendu du, honako hauek kudeatzeko: 6 eta 18 urte bitarteko adingabeentzako Behaketa eta Harrera Zentroak (COA), 0 eta 6 urte bitarteko adingabeentzako Larrialdiko Harrera Familiaren Balorazio Integralerako Programa zein 14 eta 18 urte bitarteko gazteei arreta eskaintzen dien Gazte Justiziako Eguneko Zentroa.