Abenduan batez bestekoa baino tenperatura eta prezipitazio handiagoak izan ziren

Joan den abenduan batez bestekotik gorako tenperaturak eta prezipitazioak izan ziren, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero egiten duen komentario meteorologikoaren arabera. Euri-jasa horren ondorioz, urtegietan biltegiratutako ura azaroko % 75etik egungo % 83,7ra igo da.