Barakaldoko Udalak erabateko gaitzespena eta haserrea adierazi nahi du, ustez, Barakaldoko bizilagun bat, bere semeak hil zuelako. Gertaeren berri izan ondoren, Udaleko Berdintasun Saila Emakunderekin koordinatu zen, kasu horietan ezarritako protokoloa abian jartzeko. Koordinazio horren ondorioz, Bozeramaileen Batzorde bat egin da, gaitzespen-adierazpen instituzional bat onartzeko eta gaitzespen-elkarretaratze bat deitzeko Herriko Plazan.
«Udalak erabat salatzen eta gaitzesten ditu emakumeek jasaten dituzten indarkeria matxista guztiak, eta herritarrei gogorarazten die gure gizartean oraindik nagusi diren emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpen direla, eta Udal hau horren aurka dagoela», dio Adierazpen Instituzionalak.