Barren Plaza urbanizatuko dute Zarautzen

Zarauzko Udalak urbanizazio lanak gauzatuko ditu Barren Plazan datorren hilean zehar. Hain zuzen ere, plazaren erdialdean, berdegune berri bat jarriko da korten altzairuzko egitura batez inguratuta.

Lan hauek LURKIDE enpresak gauzatuko ditu eta aurrekontua 40.141,73 eurokoa (BEZ barne) izango da. Lanak Gabonen ondoren hasiko dira, Errege eguna igaro eta gero, eta hilabete eta erdi inguruko iraupena izango dute.