Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2025´eko «Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza Azokaren Egutegia» argitaratu du

  • 392 erreferentzia Euskal Autonomia Erkidego osoan
  • «Lehen sektorerako duten garrantzi komertzialaz gain, gure Herriko kultura eta tradizioekiko lotura dira»

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, HAZI Fundazioarekin batera, Euskal Autonomia Erkidego osorako nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako azoka eta merkatuen 2025. urteko egutegia argitaratu eta bere web orrian txertatu du. Amaia Barredo sailburuak zehaztu duenez, «400 inguru dira liburuxkan jasotako erreferentziak, udalerriek emandako datuei esker. Lehen sektorerako duten garrantzi komertzialaz gain, gure Herriko kulturarekin eta tradizioekin lotura dute «.

Amaia Barredo sailburuaren ustez, «nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako hitzorduak landa-eremuen eta hiri-eremuen arteko lotura nagusietako bat dira, eta horietan KM0 produktua sustatzen da eta tokiko erosketa bikaina ahalbidetzen da, gure landa- eta kosta-komunitateen garapen iraunkorrari lagunduz».

Gidak 88 orrialde ditu, eta azoketako eta merkatuetako datei, kokapenei eta produktuei buruzko informazio praktikoa jasotzen du. www.euskadi.eus/feria