Akordioa Pumasekin Alex Padillaren lagapenerako

Atezainaren hasierako mailegua sei hilabetekoa da, baina Athletic Clubek eta talde mexikarrak urtebetez luzatzeko aukera izango dute, 2026ko ekainaren 30era arte

Athletic Clubek eta Pumas izenarekin ezagunagoa den Universidad Nacional klubak akordioa lortu dute Alex Padilla atezainaren lagapena sei hilabetez egikaritzeko. Bi taldeek akordioa beste urtebetez luzatzeko aukera izango dute, 2026ko ekainaren 30era arte.

Lagapenak jokalaria erosteko aukera ematen dio Pumasi eta Ibaiganeko erakundeak zarauztarra berrerosteko eskubidea gordetzen du, duela gutxi 2029ra arte berritu zuena.

Padilla, Valverderen aginduetara bost partida jokatu dituena, Mexiko Hirian dago. Osasun-azterketa egin diote eta Pumasekin sinatu du.