Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua 2023ko Ibilaldia jaiaren antolatzaileekin elkartu da

PRUEBA

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak harrera egin die gaur goizez Bizkaiko Ikastolen aldeko Ibilaldia festaren antolatzaileei, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Hezkuntza sailburua Ondarroako Zubi Zahar ikastolako zuzendari Ane Martinez eta Estibaliz Urizarrekin eta bertako presidente Eider Galarretarekin elkartu da. Bileran izan dira, halaber, Ibilaldia Elkarteko presidente Josune Bañales eta Ikastolen jaietako arduradun Joseba Aginagalde.

41. ediziora iritsi da aurten Ibilaldia, eta edizio berri honetan Ondarroan ospatuko da jaia Zubi Zahar Ikastolak antolatuta, maiatzaren 21ean, “Xe” leloarekin, Ibilaldia Ondarroan Ibilaldixe delako, diote. Bost kilometroko ibilbidea prestatu dute aurten, Artibai ibaiaren bi aldeetan lau gune kokatuta. 26 ekimen antolatu dituzte guztira igande honetarako, horietatik 18 guneetan gauzatuko dira, eta 8 berriz ibiltariak izango dira.

Gaur goizeko bileran, aurtengo festaren ezaugarri guztiak azaldu dizkiote antolatzaileek sailburuari, bai eta urtean zehar antolatu dituzten gainerako ekimen eta ekitaldien berri eman ere.