Ireki da 2023ko Barakaldoko Karmenak jaietako kartela aukeratzeko botazio epea

PRUEBA

Hiru lan aukeratu ditu epaimahaiak, eta horietatik bat aukeratuko dute herritarrek Gurutzeta eta Clara Campoamor zentroetan eta Udaleko Facebook orrian, botoa emanez astelehen honetatik aurrera

Jolin eta Deabru, Barakaldoko jaietako maskotak, berriz ere agertzen dira hurrengo Karmenak jaietarako aurkeztutako proposamenen artetik adituen epaimahaiak aukeratu dituen proposamenetan. Barakaldarrek gaurtik aurrera aukera dezakete gustukoen duten proposamena, aurtengo uztailean, Barakaldoko jaietako kartela izan dadin. Botoa emateko, Gurutzetako eta Clara Campoamor zentro zibikoak bisitatu ahal izango dira, edo Barakaldoko Udalaren Facebookeko profilera sartu beharko da.

Hiru dira epaimahaiak aurreaukeratutako kartelak, jendeak ikusi, eta, ondoren, bakar bat hautatzeko.  Aurreko urteetan egin izan den modu berean aukeratuko da kartela aurten ere. Zazpi egun naturaletan, maiatzaren 21era arte, alegia, barakaldarrek zein duten gustukoen adierazi ahal izango dute. Eta horretarako, Gurutzeta edo Clara Campoamor zentroetara gerturatu beharko dira, han baitaude, botoa emateko kutxaren aldamenean, bozkatuko diren hiru aukerak.

Online ere eman ahal izango da botoa. Barakaldoko Udalaren Facebook orri ofiziala: ayuntamientodebarakaldo.barakaldokoudala. Hortxe izango da kartelak erakusteko atal bat. Botoa emateko, ‘Atsegin dut’ aukera sakatzea besterik ez da egin behar.

Kartel irabazlea aukeratzeko, herritarren parte-hartzearen bozketak (% 50) eta Udal Jai Batzordearen bozketak (% 50 ) erabaki dute.