Agenda – 2023ko ekaina

PRUEBA

Ekainaren 15a, 18:30, Gogora Institutuaren egoitza

Teresa Whitfieldek ‘ETA: El desenlace. La paz esquiva en el País Vasco‘ liburua aurkeztuko du. 2014an argitaratu zen lehen aldiz ingelesez, eta ETAren amaiera deklaratu arteko bide luzeari buruzko kontakizun zehatza aurkezten du liburuak. Gaztelaniazko edizio berriak gaur egunera arteko prozesuaren berrikuspen eguneratua jasotzen du, egileak idatzia, 2022ko irailean Euskal Herrira lan-bisita egin ondoren. Liburukian pertsonen eta erakundeen kronologia eta glosario eguneratua ere sartu dira. Euskal Herriko historiaren eta politikaren konplexutasunei buruzko informazioa eskaintzen duen lana da. Egileak Gogora Institutuan utziko du Euskadin bakea lortzeko ekimen sozial eta instituzionalei buruzko ikerketa hau. Teresa Whitfieldek Ertamerikako eta Kolonbiako bake-prozesuetan parte hartu du, eta luze eta zabal argitaratu du bakearen eraikuntzari eta bitartekaritzari buruz.

Torturaren aurkako astea

Ekainaren 26an torturaren biktimen aldeko Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Gogora Institutuak ‘Karpeta Urdinak’ eta ‘Bi arnas’ dokumentalen emisioa eta horien inguurko solasaldia programatu ditu.

‘Karpeta Urdinak’ ekainaren 20a, 18:30, Gogora Institutuaren egoitza

‘Karpeta Urdinak’ dokumentalaren proiekzioa eta Ander Iriarte zuzendariarekin eta zeinu desberdineko biktimekin solasaldia. Dokumentalak Ander eta bere aita protagonista dituen istorioa hartzen du ardatz, azken honek pairatutakoa torturatzat jo daitekeen ala ez argitzeko. Prozesu horretan, ‘1960-2014 bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan izandako tortura eta tratu txarrak ikertzeko proiektua’ xehatzen da, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren esparruan egina, proiektuan parte hartu zuten espezialistak elkarrizketatuz, Istanbulgo Protokoloari jarraituz.

‘Bi arnas’ ekainaren 22a, 18:30, Gogora Institutuaren egoitza

‘Bi arnas’ filmaren proiekzioa eta solasaldia. Jon Mikel Fernandez Elorz zuzendariak bi arnas ekarriko ditu pantailara: Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Díazena, Iratxeren amarena. Iratxe, ETAko kidea izateagatik epaitua, Reaun (Frantzia) dago preso, eta 2001ean jasandako torturak kontatzen ditu ikus-entzunezko honetan. Dokumentalaren emanaldiaren ondoren, zuzendariarekin eta zeinu desberdineko biktimekin solasaldia izango da.