Bizkaiko parke bio-osasungarrien inguruko txosten teknikoa

PRUEBA

Bizkaiko Foru Aldundiak 2017-2021 urteen bitartean Bizkaiko udalerri ezberdinetako parke biosasungarriak dinamizatzeko ‘Kirolguneak: parke bio-osasungarriak’ programa abiarazi zuen.

Ekimen honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak parke bio-osasungarrien erabilera bultzatu nahi izan du, 20.000 biztanletik beherako eta halako parke bio-osasungarriak dituzten udalerrietako pertsona nagusiei zuzendutako ariketa fisikoaren jardun osasungarrirako lanabes gisa; horretarako, doako informazio saioak eskaini ditu pertsonal tekniko espezializatuaren bidez. Saioak Bizkaiko hamahiru udalerritan egin dira: Elorrio, Ermua, Zaldibar, Berriz, Berango, Etxebarri, Abanto Zierbena, Zierbena, Bermeo, Markina, Ondarroa, Arrigorriaga (Abusu), Lemoa.

Programa 5 urtetan martxan egon ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak txosten hau argitaratu du. Programaren inpaktua eta gaur egun parke bio-osasungarriek Bizkaiko 112 udalerrietan duten egoera jorratzen da biztanleen erabilera mailari eta erabiltzaileek eta udal teknikariek programaren inguruan duten iritziari dagokienez.