Oposizio-faserako prestatutako probak honako leku eta ordutan egingo dira:
EGUNA | ORDUA | TOKIA | PROBA | GELA |
2023/06/01 | 09:30 | UNED | Fakult. Goi-mailako kidegoa. Meatzeetako eskala | 1. gela |
2023/06/01 | 09:30 | UNED | Laguntzaile teknikoen kidegoa. Arrantzako eskala | 2-3 gela |
2023/06/01 | 09:30 | UNED | Fakult. Goi-mailako kidegoa. Kartografiako eskala | Aula Magna |
2023/06/01 | 16:00 | UNED | Fakult. Goi-mailako kidegoa. Itsasontzietako eskala | 1. gela |
2023/06/01 | 16:00 | UNED | Laguntzaile teknikoen kidegoa. Hazien eskala | 2-3 gela |
2023/06/01 | 16:00 | UNED | Kidego Teknikoko Azpiegituretako eskala | Aula Magna |
Ohar garrantzitsuak
- Garraio publikoa hartzea duzu onena Gasteizko UNEDera iristeko Nola iritsi jakiteko
- Ateak azterketa ordua baino 30 minutu lehenago irekiko ditugu.
- Ez ahaztu NAN, gida-baimena edo pasaportea eraman behar duzula azterketara.
- Boligrafoa ere zuk eraman behar duzu (beltza edo urdina).
- Egokitzapenen bat (azterketa handituak, zeinu-interpretea,…) edo proba egiteko laguntzaren bat eskatu duten pertsona guztiek esan zaien tokira joan beharko dute.
- Erabili komunak azterketa-gunera sartu aurretik, azterketa egiten ari zarela ez delako utziko komunera joaten.
- Probaren A zatiak 40 galdera eta erreserbako 5 izango ditu. B zatiak, berriz, 20 galdera gehi erreserbako 5 galderako bi aukera izango ditu. Hautatzen duzun aukeraren galderei erantzun beharko diezu. Ikusi argibide-orria (DOCX, 720 KB) . Ikusi erantzun-orria (PDF, 1 MB) .
- Ez dira zuzenduko azterketa-eredua (A edo B) adierazita ez duten erantzun-orriak, eta ez da zuzenduko 1 edo 2 aukera markatuta ez duten orrien B zatia.
- Bi probak batera entregatuko dira koadernotxo batean, eta 120 minutuko denbora izango duzu bi zatiak egiteko.
- Ariketak amaitu ondoren, galderen koadernoak eta erantzun zuzenen txantiloiak argitaratuko dira.
- Probaren emaitzak 2023ko ekainaren 5ean argitaratuko dira.