Gobernu Kontseiluak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eskatuta, 150.000 euroko dirulaguntza bat onartu du Donostiako Udalak Euskadiko TOP 14 errugbi txapelketako finalerdien antolaketa finantzatzeko.
TOP 14 2022/2023 errugbi txapelketako finalerdiak antolatzeko aurreikusitako aurrekontua, guztira, 450.000 eurokoa da, eta laguntza honekin, Eusko Jaurlaritzak ekarpena egin nahi izan du txapelketa garatzeko.
Errugbi Top 14a Frantziako errugbi kluben arteko txapelketa bat da, 1892tik jokatzen dena. Munduko kluben arteko ligarik onenetakotzat jotzen da eta planeta osoko jokalariak erakartzen ditu. Finalerdiak 2023ko ekainaren 9 eta 10ean burutu dira Reale Arena udal estadioan, Errugbiko Liga Nazionalak, berau kudeatzeaz arduratzen den erakundeak, ekitaldi hori hartzeko hiria anfitrioi izendatu ondoren. Aurreikuspenen arabera, 80.000 pertsona inguru bertaratu dira hitzordu horretara.