Bilboko Ángeles Custodios ikastetxeko ikasleek, gaur, epaiketa simulatu batean parte hartu dute; hartan, ikasleek prozesuaren zenbait rol hartu dituzte beren gain, hala nola epailearen, defentsaren, fiskalaren, perituen eta lekukoen rolak. Epaiketa Bilboko Justizia Jauregiko 1. salan izan da, eta gazte batek jasan duen sextingeko kasu erreal baten ingurukoa izan da; ikasleek, epaiketarako, Emilio Lamo magistratuak eginiko gidoi bati jarraitu diote.
‘Justizian Heztea’ EAEko Epailetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren jarduera bat da, eta xede du gazteenei erakustea EAEko sistema judiziala zer den eta nola funtzionatzen duen. 54 ikastetxetako 1.000 ikasle inguruk parte hartu dute programan aurten.
Gaurko epaiketaren bidez, amaiera eman zaio Justizian Heztea jarduerari ikasturte honetan.
Inicio
Albisteak-AN «Justizian Heztea» jarduerak ikasturte honi sexting-en inguruko epaiketa batekin eman dio amaiera