Bexen Cardio 1980an sortutako enpresa da, Ermuan (Bizkaian) du egoitza, eta gaur egun 40 langile ditu. Hasieran, ekipo elektromedikoak fabrikatzen zituen (elektrokardiografoak, esfortzu-makinak, desfibriladoreak…), eta 1990az geroztik desfibriladoreen merkatuan zentratu da, horien diseinuan, fabrikazioan eta merkaturatzean jarduten. Aparatu hauek ospitale eta larrialdi arloetarako erabiltzen dira batez ere, eta nabarmentzekoa da Bexen Cardio dela estatuan desfibriladoreen fabrikatzaile bakarra. Izan ere, bere fakturazioaren %80a nazioartean oinarritzen da . Baina 2021etik aurrera, enpresak negozio-lerro berri bat garatu du, tokiko merkatuan oinarritua.
“Estatuan 30.000 pertsona hiltzen dira urtero, ospitaleetatik kanpo bihotz- eta arnas gelditzea gertatzen delako. Biziraupen-tasa %10ekoa da, eta denbora da faktore oso garrantzitsua kasu hauetan; izan ere, biktima bat seigarren minututik aurrera gelditzean, biziraupen-tasa %20koa da, eta hamargarren minututik aurrera ez dago ezer egitekorik”, azaldu du Argi Osak, Bexen Cardio kardio-babeseko aholkulariak. Gainera, 2018ko datuen arabera, Euskadin anbulantzia batek batez beste 11 minutu eta 21 segundo behar ditu biktima bat dagoen lekura iristeko.
Egoera hori ikusita, Bexen Cardiok kardio-babesaren aldeko apustua egin du. Gaur egun, saltoki, enpresa edo eraikin publikoetan instalatutako desfibriladoreak ikusezinak dira gizartearen zati handiarentzat. Izan ere, Pertsonek ez dakite behar bezala erabiltzen. Hori dela eta, Bexen Cardiok 3 orduko prestakuntza-ikastaroak jarri ditu abian, errealitate birtualean oinarrituta, parte-hartzaileek larrialdi-egoera simulatua izan dezaten.
Helburua ‘Erreskatatzaile-komunitate’ bat sortzea da, Bexen Cardio deritzona. Reanibex Alert aplikazioaren bidez, hurbilen dagoen erreskatatzaileari deitu ahal izango dio, larrialdi bat jasaten ari den pertsonari desfibriladorea segurtasunez erabili ahal izateko. “Egoera bakoitza aztertzen dugu, besteak beste, enpresei, udalei, kirol-zentroei, ikastetxeei edo bizilagun-komunitateei aholkularitza eskainiz, gure ingurunea kardio-osasungarri bihurtzeko”, adierazi du Argi Osak.
Proiektu honetarako, SPRI Taldearen laguntza jaso du Bexen Cardiok, prozesuen berrikuntza, zibersegurtasuna eta I+G+B arloetarako. “Berrikuntza eta ezagutza dira gure etorkizunaren funtsezko elementuak; beraz, etengabe inbertitzen dugu I+Gko fakturazioaren % 15 baino gehiago. 40 urte hauetan, ezagutza-sare oso baliotsua ezarri dugu hainbat arlotan, eta, etorkizunari begira, dibertsifikazioaren alde egin dugu.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.