Jaurlaritzaren Kontseiluak tokiko erakundeekin egindako hitzarmenak onartu ditu, Euskadiko jasangarritasun turistikoko bigarren plana gauzatzeko

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Gobernu Kontseiluan aurkeztu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta udalen eta toki-erakundeen arteko hitzarmen-ereduak, Euskadiren Helmugako Jasangarritasun Turistikoko bigarren Lurralde Plana gauzatzeko. Bigarren plan hori 2022ko abenduaren 14an onartu zen Gobernu Kontseiluan, Konferentzia Sektorialaren ondoren, eta Europar Batasuneko Funtsek finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago.

Bigarren plan honekin 33,9 milioi euro dagozkio Euskadiri, 12 helmugen artean banatzeko, Plan Nazional Enogastronomikoari dagozkionak barne. Gaur onartutako hitzarmenak sinatu ondoren, toki-erakundeek dagozkien funtsekin gauzatu ahal izango dituzte proiektuak.

Hauek dira Euskadiko Jasangarritasun Turistikoko bigarren Plana osatzen duten 12 helmugak:

  • Santurtziko Udala: Santurtziko arrantza-portuaren eta Serantes mendiaren inguruko kostaldea modu jasangarri batean berreskuratu eta eraldatzeko proiektua. 2.220.000
  • Añanako Koadrila: Ekoturismoaren eta landa-turismo jasangarriaren bidez eskualdea garatzea eta konektatzea, Gaubea-Añana. 1.120.000
  • Ordiziako Udala: PSTD Ordizia-Lurraldea dastatzen. Harrera-azpiegiturak hobetzea. 2.920.000
  • Gipuzkoako Foru Aldundia: Gipuzkoako Bide Berdeen Proiektua. (Plazaola Berdea, Leitzaran, Euskal Herriko Bide Berdea eta Urolako Bide Berdea) 2.560.000
  • Tolosaldea Garatzen SA: Tolosaldeko Jasangarritasun Turistikoko Plana. 1.980.400
  • Guardia-Arabako Errioxako Koadrila: Arabako Errioxa: Enoturismoa eta gastronomia jasangarria, eskualdearen garapenaren bultzatzaileak. 5.500.000
  • Jata-Ondo Landa Garapeneko Elkartea: PSTD Uribe, helmuga turistiko adimentsua, hirikoa eta naturala. 3.320.000
  • DEBEGESA: PSTD Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkearen. 5.216.050
  • Gasteizko Udala: Vitoria-Gasteizko STD II. fasea. 2.590.000
  • Barakaldoko Udala: Barakaldo, Ezkerraldeko Industria Ondarearen Ibilbidera sartzeko atea. 2.220.000
  • Donostiako Udala: Donostia, esperientzia enogastronomiko jasangarria eta berritzailea. 2.120.000
  • Arabako Foru Aldundia: PSTD Asfalto naturalen meatze-paisaiak eta Nafarroako Bide Berdea. 2.123.550