Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Gobernu Kontseiluan aurkeztu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta udalen eta toki-erakundeen arteko hitzarmen-ereduak, Euskadiren Helmugako Jasangarritasun Turistikoko bigarren Lurralde Plana gauzatzeko. Bigarren plan hori 2022ko abenduaren 14an onartu zen Gobernu Kontseiluan, Konferentzia Sektorialaren ondoren, eta Europar Batasuneko Funtsek finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago.
Inicio
Albisteak-AN Gobernuak helmugako jasangarritasun turistikoko bigarren planaren tokiko hitzarmenak onartu ditu, EBko Next...