Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Basque Ecodesign Center zentroaren batzorde estrategikoaren buru izan da, lankidetza publiko-pribatuko aliantza dena, bai eta Europako hegoaldeko erreferentziazko zentroa ere ekodiseinuan eta ekonomia zirkularrean.
Basque Ecodesign Center zentroaren batzorde estrategikoaren urteko bileran aurkeztu dute “Ingurumen zaintza estrategikoaren txostena: ekonomia zirkularraren 10 gakoak 2024rako”. Argitalpena sei gaitan egituratuta dago, eta horiek Europako Itun Berdearen jarduketa ardatz nagusiak estaltzen dituzte:
gardentasuna eta kokapena;
ekodiseinua ekonomia zirkularrerako;
bigarren mailako lehengaiak eta hondakinen kudeaketa;
deskarbonizazioa, bizi zikloaren ikuspegitik;
zero pollution,
eta finantza jasangarriak.
Gako horietako batzuk hauek dira:
ingurumen informazio korporatiboa zabaltzeari buruzko Europako araudi berriak;
produktuen pasaporte digitala eta ekodiseinuaren araudi berria;
kontsumitzaileari emateko ingurumen informazioari lotutako araudi esparru berria;
jasangarritasun ebaluazioa hornidura katean zehar;
produktu jasangarrien ekodiseinuaren araudi proposamen berria;
bigarren mailako lehengaiak erabili gabeko lehengaien ordezko baliatzea, birziklatu ahal diren materialak lehenetsita;
lehengai kritikoen lege berria eta haren zaurgarritasunetik eratorritako ondorioak;
taxonomia europarra egokitzea sei ingurumen helburuetan oinarrituta,
edo etorkizuneko industria isuriei buruzko zuzentarau berria.
Informazio gehiago jasotzen da “Ingurumen zaintza estrategikoaren txostena: ekonomia zirkularraren 10 gakoak 2024rako” txostenean.
Hemen dago eskuragarri: www.ihobe.eus/argitalpenak/ingurumen-zaintza-estrategikoaren-txostena