Berriozarko osasun-zentroa handitzeak aukera emango du, datorren irailetik aurrera, 13 kontsulta berri abian jartzeko, bai eta kirurgia txikiko eta odola-ateratzeko gela espezifikoak, Erizaintzatik paziente kronikoen jarraipena egiteko gelak eta Psikologia eta Fisioterapia zerbitzu berriak eskaintzeko, Osasun Departamentuak prestazio horiek Lehen Mailako Arretako saretik eskaintzeko egin duen apustuaren ildotik. Asoarq Arquitectos Asociados SLren proiektuak 1,5 milioi euro inguruko inbertsioa eragin du, eta horietatik 1,3 REACT Europako funtsetatik jaso dira.
Inicio
Albisteak-AN Berriozarko osasun zentroak 13 kontsulta berri ditu, kirurgia txikirako eta odola-ateratzeko gelak...