Bilboko Udala Aste Nagusiari ongietorria emateko azken xehetasunak amaitzen ari da

Aste Nagusiak kolorez, dibertimenduz eta ilusioz beteko ditu Bilboko kaleak larunbat honetatik, abuztuaren 19tik, hurrengo igandera, abuztuaren 27ra. Aste Nagusi honetan ere hiriak programazio zabala eta anitza eskainiko die bilbotarrei eta bisitariei, Bilboko Udalak bostehun ekitaldi baino gehiago sartu eta diseinatu dituen gustu eta adin guztietarako programazio zabal eta askotarikoari esker.

Jaien hasiera abuztuaren 19an, larunbatean, izango da, 19:00etan, Arriaga Antzokiko balkoi enblematikotik. Bertan, milaka lagun bilduko dira berriro Aste Nagusiaren 43. edizioari hasiera emateko, Aiora Renteria Pregoilariarekin eta Izaskun Pinedo Txupinerarekin batera.

DOAKO MUSIKA GUSTU ETA ADIN GUZTIETARAKO

Musika-eskaintzak jendearentzat duen garrantziaz jabetuta, Udalak 100 musika-emanaldi baino gehiago programatu ditu berriro Aste Nagusi honetarako:

Kontzertuak Abandoibarran eta Europa parkean

Abandoibarra:

  • Larunbata 19, 23:30ean: BOS + Iñaki Uranga
  • Igandea 20, 23:30ean: Banda + Tamara
  • Astelehena 21, 23:30ean: Lori Meyers
  • Asteartea 22, 23:30ean: Gatibu
  • Asteazkena 23, 23:30ean: Vanesa Martin
  • Osteguna 24, 23:30ean: Alex Ubago
  • Ostirala 25, 23:30ean: Esne Beltza
  • Larunbata 26, 23:30ean: Marlon

Europa Parkea:            

  • Asteazkena 23, 00:00etan: Lola Índigo
  • Osteguna 24, 00:00etan: Zetak +Gaztea
  • Ostirala 25, 00:00etan: LOS40 Aste Nagusia
  • Larunbata 26: Megastar jai handia

Kulturarteko musikarik ezagunena Plaza Barrian

Plaza Barriko eszenatokia izango da berriro ere Aste Nagusi honetako munduko musikaren eta erritmoen erdigunea. Jaietako programazioan klasikoa den kulturarteko jaialdiakzortzi kontzertu eskainiko ditu, egunean bat, abuztuaren 19tik 26ra. Aurten, Euskadi, Asturias, Bartzelona, Kordoba, Portugal eta Kanadako artistek bisitatuko dute Bizkaiko hiriburua.

Kontzertu guztiak 23:30ean hasiko dira.

  • Larunbata 19: MARUJA LIMÓN
  • Igandea 20: ERROMERIAK/KEPA JUNKERA URRAZA
  • Astelehena 21: AL COMPÀS DE UTRERA: MAUI, PERRATE & MARI PEÑA
  • Asteartea 22: XXX BILBO REGGAE SPLASH 2023 WILLI WILLIAMSEKIN
  • Asteazkena 23: BILBOKO UDAL BANDA ETA MESSENGER ETA GOIZARGI GOSPEL CHOIR ABESBATZAK
  • Osteguna 24: RODRIGO CUEVAS
  • Ostirala 25: NEOMAK
  • Larunbata 26: PURO RELAJO

Musika klasikoa Gizakundearen Elizan

Musika klasikoko kontzertuen zikloak jatorri desberdinetako bakarlariak, abesbatzak eta orkestrak hurbilduko ditu arratsaldero, abuztuaren 19tik (larunbata) 26ra (larunbata). Emanaldiak Gizakundearen Elizan izango dira 20:30etatik aurrera.

Bilbao Metal, Pop-Rock Erakusketa

Bilborock Aretoak bertako metal eta pop-rock onenaren erritmora jarraituko du berriro, “Bilboko Metal, Pop-Rock Erakustaldia” ekimenaren 36. edizioarekin. Abuztuaren 19tik (larunbata) 26ra (larunbata), estilo desberdinetako taldeak eta artistak arituko dira, eta horien artean, emakumeen presentzia izango da nagusi berriroEgunero bi kontzertu izango dira20:00etan eta 21:00etan, eta sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.

Larunbata, abuztuak 19 (ELECTRO POP ART ETA ELECTRO SWING SOUL)

Igandea, abuztuak 20 (ELECTRO POP DANCE ETA POP ROCK)

Astelehena, abuztuak 21 (HIP HOP ETA RAP)

Asteartea, abuztuak 22 (BLUES ROCK ETA INDIE GRUNGE ROCK)

Asteazkena, abuztuak 23 (INDIE POP ETA GARAJE PUNK´N´ROLL)

Osteguna, abuztuak 24 (POP ROCK)

Ostirala, abuztuak 25 (METALCORE ETA BLACK DEATH METAL)

Larunbata, abuztuak 26 (ROCK METAL & HEAVY METAL)

Bilbainadak, txistulariak, guatekeak, dantzaldiak eta orkestrak

Aste Nagusian falta ezin daitekeen zerbait bada, hori bilbainadak dira. Aurten ere, Udalak Casilda Iturrizar Parkea abesti herrikoiz beteko duten zortzi kontzertu antolatu ditu, abuztuaren 20tik 27ra, igandetik igandera. Oraingo honetan, lau talde igoko dira eszenatokira, Bilboko Aste Nagusiko zortzi egunetan txandakatuz: Gau Pasa, Mapamundi, Los 5 Bilbainos eta Los Chimberos.

Guateque klasikoak ere Doña Casilda Parkean izango dira gauero, abuztuaren 19tik 26ra. DJ Luis Carlos del Pozo, Guillermo Garmendia BandAsier Bilbao showman bilbotarra, Mariachi Imperial Elegancia MexicanaNacho de la Rosa gitarrista Los Hidalgos taldearekinAl Sejo Iñaki Basabe bertako musikari eta kantautorearekin, Burning eta Los Pekenikes.

Abuztuaren 19tik (larunbata) 26ra (larunbata), Plaza Biribilean izango dira berriro ere dantzaldiak eta orkestrak, atzoko eta gaurko kantu mitikoenekin. Egunero bi emanaldi izango dira musika estilo horretan ospe handia duen talde baten eskutik, 20:00etan eta 23:15ean: Malaysia, Lehian, Meteoro 2.0En Esenzia, Nonbait, La Fania, LuhartzAkerbeltz eta DJ A & B Show.

Bilboko Udal Banda Areatzako Kioskoan izango da, abuztuaren 20tik 27ra, 12:00etan. Denok ezagutzen ditugun estilo askotako musika-piezak interpretatuko dituzte. Udal Txistulari Bandak, urtero bezala, hiriburuko goizak girotuko ditu eta bere ohiko alardea igandean, hilak 27, izango da, 13:00etan, Plaza Barrian.

Kantuz-kantu Itsasadarrean zehar

Abuztuaren 26an, larunbata, 12:30etatik aurrera, Bilboko Koral Elkarteak bere jai-errepertorioa eskainiko du, jazz musikarekin batera, Israel Santamaria pianistaren, Carlos Velasco gitarristaren eta Pablo Almaraz harmonizistaren eskutik. Musikariek Itsasadarra zeharkatuko dute Itsasmuseumetik hasita, Guggenheim Bilbao Museoa, Zubizuri zubia, udaletxea, Ripa, eta Martzaatik igaroz, San Anton zubira iritsi arte.

KALEKO ANTZERKIRIK ONENA

Gas Plaza eta Casilda Iturrizar Parkeko Txikigunea izango dira berriro ere Aste Nagusi hau kaleko Antzerki eta Arte Eszenikoen agertoki nagusia. Programak 23 ikuskizun izango ditu 16 konpainiaren eskutik; 5 Euskadikoak dira, 6 estatukoak eta 5 nazioartekoak. Musika, magia, akrobaziak, clowna eta umorea uztartzen dituzten kalitate handiko doako ikuskizunak izango dira, goizeko zein arratsaldeko saioetan.

Kale antzerki zikloa Gas plazan eta Casilda Iturrizar parkeko Txikigunean izango da abuztuaren 20tik, 27ra, igandetik igandera. Gas Plazan, bertaratzen direnek saio bikoitza izango dute egunero, 12:30ean eta 21:15ean, azken igandean izan ezik, azken horretan arratsaldeko emanaldia baino ez baita egingo. Bestalde, Casilda Iturrizar Parkeko (Txikigunea) Pergolako agertokian emanaldi bat egingo da egunero, 19:30ean, umeei zuzenduta.

TXIRENE BUS

Aste Nagusiko 9 egunetan, herritarrek gure herriko txoko, kultura eta tradizioak ezagutu ahal izango dituzte, Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina eta Iñaki Maruri artisten TxireneBus antzerki proiektuarekin. Ikuskizun ibiltariak, hiriko punturik enblematikoenetatik eramango ditu bertaratutakoak, autobus turistikoan, San Mamesetik hasi eta Guggenheim Bilbao Museoan amaituz. Egunero hiru emanaldi izango dira: 10:30ean, 12:00etan eta 13:30ean. Bilboko “txaskarrilloak” eta datu historikoak umorez ezagutu gura dituztenek euren webgunean eskuratu beharko dute sarrera.

EUSKAL FOLKLOREA ETA HERRI KIROLAK

Hilaren 19tik, larunbata, 27ra, igandea, bilbotarrek eta Bizkaiko hiriburua bisitatzen dutenek Euskal Dantzak, Herri Kirolak, Erraldoi eta Buruhandiak, bilbainadak, bertsolariak, traineruak eta pilota izango dituzte. Izan ere, abuztuaren 23tik (asteazkena) 26ra (larunbata), 12:00etan, Arriaga Plazan, herri kirolen modalitate guztiez gozatu ahal izango da, harri-jasotzea, txingaeroatea, aizkolaritza, gizon eta andra probak…

Arratsaldeak pilotarako ere izango dira. Hilaren 22, 24, 25 eta 27an Bilbok pilota profesionaleko partidak hartuko ditu Bizkaia FrontoianX. Bizkaia Torneoarekin eta Aste Nagusiko Torneoarekin18:30etik aurrera. Eta Erripako Kaian dagoen frontoian txapelketako partidak jokatuko dira: emakumezko eta gazte mailakoak; eskola adineko Bizkaiko umeen artean, senior mailako Joko Alai Tourreko lehiaketen eta Bizkaiko klub desberdinetako pilotari beterano federatuen artean, abuztuaren 25ean eta 26an.

Traineruak Itsasadarrera itzuliko dira Aste Nagusian, Deustuko Arraun Taldearekin batera antolatuta, abuztuaren 20an, igandea, arratsaldeko bostetan.

Aurten ere Bilboko Itsasmuseumetik gertu dagoen pantalanean piraguak doan alokatu ahal izango dituzte gura dutenek.

TXIKIGUNEA, DIBERTSIOA FAMILIAN

Txikgunea, bigarren urtez jarraian, Bilboko familientzako Haurrekin Hiri Adiskidetsuaren benetako erreplika bihurtuko da. Aurten ere, Udalak diseinatutako programazioa NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) ingurukoa izango da, eta “Bilbo, zentzumen guztien hiria” jarduera berritzailea izango du

Horrela, abuztuaren 20tik, 27ra, igandetik igandera, goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara, Casilda Iturrizar parkean, Pergolan eta Ahateen Urmaelean dagoen Txikiguneak ateak ireki eta adinaren arabera diseinatutako hogeita hamar jarduera baino gehiago eskainiko ditu.

BALEAREN DESFILEA

Balearen Desfilea igandean, hilak 20, itzuliko da Bilbora, 19:00etatik aurrera. Urtero bezala, kalejira jendetsua Plaza Biribilean hasiko da, Kale Nagusia zeharkatuz, María Díaz de Haro kalearekiko bidegurutzera iritsi arte. Gaia itsasoa izango duten bost puzgarri erraldoi izango dituen desfile handia izango da, Olagarroa, Txangurroa, Bisigua eta Txirla lagun izango dituen Bali Balea buru dutela.

SU ARTIFIKALEK BERRIRO ARGITUKO DUTE BILBO

Aurten, Su Artifizialen Nazioarteko XXXI. Lehiaketak zerua argituko du gauero, abuztuaren 19tik (larunbata) 25era (ostirala), munduko hainbat lekutatik etorritako zazpi pirotekniarekin: Pirotecnia Devita, Oviedotik; Pirotecnia Minhota LDA, Portugaletik; Caballer FX eta Mediterráneo, Valentziatik; Aquarêve, Frantziatik; Pibierzo, Leondik; eta Pirotecnia Fonti, Italiatik.

Azken gauean, hilaren 26an, larunbataValecea Pirotekniak (Araba) erakustaldia eskainiko du.

Guztiak 22:30etik aurrera lehiatuko dira, sariren bat eskuratzeko: Ikus-entzuleen Saria eta Epaimahaiaren Saria.

“GOZA ITZAZU ZUK ERE”, JAI INKLUSIBOAK

Pregoian eta umeentzako eta kaleko antzerkiko ikuskizunetarako zeinuen interpretea, braillez idatzitako eta Irakurketa Errazera egokitutako programak, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako sarbide eta kokapen lehenetsiak edo komun egokituak izango dira Aste Nagusian jai inklusiboen arloan pertsona guztien gozamena bermatzeko abian jarritako neurrietako batzuk.

Era berean, soinu-alteraziorik gabeko ordu-tarteak ezarri dira, autistek ere barrakez gozatzeko aukera izan dezaten, inolako kalterik jasan barik.

JAIAK ZUZENEAN BIZITZEKO HAINBAT KANAL

Udalak hainbat kanal eta informazio modu prestatu ditu bilbotarrei Aste Nagusiko bederatzi egunetan zehar gertatuko denaren xehetasun, argazki eta irudi guztiak helarazteko:

  • “2023ko Aste Nagusia” aplikazio ofizialak jai-programaren edukia, ordutegia edo kokapena xehetasunez eta berehala kontsultatzeko aukera emango du.
  • Udalak sare sozialetan dituen kontuek eguneroko jarduera nabarmenen jarraipena egingo dute.
  • Udalaren webgunea gauzatuko diren ekitaldiei buruzko informazio-atari bilakatuko da.
  • Aurrez aurre, Txikigunean, Plaza Biribileko (Terminus eraikina) Jaien arloan eta Turismo Bulegoetan eta Guggenheim Bilbao Museoan eskuratu ahal izango da informazioa.
  • Kontsulta zehatzetarako, 94 4010 010/010 udal informazio telefono-zenbakira deitu ahal izango da.