Donostia, bi atxilotu etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzaren agenteek 25 eta 27 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten Donostian, Ulia auzoko etxebizitza batean lapurtzen saiatzearen akusaziopean. Patruilak batek ustezko lapurrak geldiarazi zituen, auto batean ihes egiten saiatzen ari zirenean. Beste etxebizitza batzuetan izandako lapurretetan ustez parte hartu izana ikertzen ari dira orain.

Gertakariak astelehenean, goizeko lau eta erdiak inguruan, izan ziren, herritar batek 112 SOS DEIAK telefonora deitu eta jakinarazi zuenean bi gazte ikusi zituela Gipuzkoako hiriburuko Ulia auzoko etxe batean ustez bidegabe sartzen saiatzen. Kalez jantzitako patruila bat bertaratu zenean ibilgailu susmagarri batekin topo egin zuen. Gelditzeko eskatu arren, gidaria ihes egiten saiatu zen eta geldiarazi behar izan zuten. Agenteek ibilgailua miatu, eta lapurrek sarrailak irekitzeko erabiltzen dituzten tresnak aurkitu zituzten auto barruan. Aldi berean, beste patruila batek egiaztatu zuen etxebizitzako sarrera behartuta zegoela eta atean itsasgarri-zerrendak zituela —lapurrek adierazle horiek erabiltzen dituzte bizilagunen presentzia kontrolatzeko—.Horrez gain, identifikatutako bi gizonezkoak etxebizitza horretan izandako lapurreta-saiakeraren ustezko egileak zirela leporatzeko beste ebidentzia batzuk ere jaso zirenez gero, bi susmagarriak atxilotu zituzten.

25 eta 27 urteko bi atxilotuak polizia-dependentzietara eraman zituzten. Orain, atxilotuek aurkeztutako dokumentazioa ikertzen ari dira, baita beste etxebizitza batzuetan izandako antzeko beste eraso batzuetan parte hartu zuten ere.