Osasun Departamentuak proba genetikoen katalogo berria osatzen duten 660 determinazio ingururen %93 eskaintzen ditu dagoeneko. Katalogo hori Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak onartu zuen joan den ekainean, autonomia-erkidegoen eta Osasun Ministerioaren koordinazio-organismoak, hain zuzen, autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuen multzo komunean sartzeko. Gainera, Nafarroa katalogoaren gainerako zatia epe laburrean osatzeko moduan egongo da, eta, nolanahi ere, 2025a amaitu baino lehen, helburu horretarako Europako funtsak laster iritsiko direlako.
Inicio
Albisteak-AN Estatuak Osasun Sistema Nazionalean sartzeko onartutako proba genetikoen %90 baino gehiago eskaintzen...