1.356.415,98 euroko aurrekontua da, eta 6 hilabeteko gauzatze-epearekin.
Donostiako Gobernuak onartu du Antso Jakitunaren hiribideko bikoitien espaloian berrurbanizatzeko proiektua. Proiektua laster aterako da lizitaziora, 1.356.415,98 euroko aurrekontuekin, eta 6 hilabeteko gauzatze-epearekin. Badirudi obrak datorren urtean egingo direla.
Urbanizazio berria, bi zuhaitz-ilarei eutsiko die hiribidearen alde horretan. «Espaloi horretako bizilagun askok hala eskatu digute, eta guk, borondate hori errespetatu eta hobekuntza-proposamenean sartu dugu«, Ane Oyarbide Hiri Proiektuetako zinegotziak adierazi duenez.»Galtzadatik hurbilen dagoen zuhaitz-ilarak parterre bat izango du kalean zehar; hortaz, lekua egongo da zuhaitzak hazteko eta loreak eta landareak jartzeko, eta errepidea espaloitik bereiziko da, bakoitien aldean egin bezala. Erdiko zuhaitz-ilarak txorko indibidualen tamaina handituko du, zuhaitzak hobeto hazi daitezen.»
Hala, bada, espaloi hau funtsean aldatuko dugu. Eta, bide batez, edateko ur-sarea, saneamenduarena eta euri-urarena berritzeko aprobetxatuko dugu. Argi publikoak ere aldatuko ditugu, bakoitien aldearen antzekoak jarrita, eta telekomunikazio-sarea, hornidura eletronikoa, gasa eta dauden aziepiguturak ere berrituko ditugu. Kasu askotan, azpiegitura hauek 70 urte baino gehiago dituzte; hortaz, berrikuntzak behar dituzte.
Lan hauek eginda, hiribidearen alde honetako zoladura hobetuko da; Donostiako baldosa tipiko hexagonala jarriko da, zerrenda beltzekin. Bestalde, pastilla modukoak dituzten baldosak jarriko dira, oinezkoen bideetan eta hiri-altzariekin eta perimetro-azalekin topo egiten denean, ikusmen-arazoak dituztenenentzat gida moduko bat izanik.
Berrurbanizazioak honako hauek berrituko ditu: hiri-altzariak, autobusen markesinen geralekuak, Dbizi geltokia, paperontziak eta beste elementu batzuk, edukiontziak, kasu, elkarrekin jarriko direnak eta haietara jotzeko bideak izango dituztenak.