Ertzaintzak 26 urteko gizon bati buruzko eginbideak hasi ditu, ikertu gisa, osasun publikoaren kontrako delitu batengatik, Berrizko landa-lursail batean zegoen 50 marihuana-landarez osatutako plantazio baten arduraduna baitzen.
Abuztuaren 23an, Durangoko Ertzain-etxeko agenteek partikular baten abisua jaso zuten, Berrizko mendi-eremu batean marihuana usain handia zegoela esanez, eta guztira nahiko aurreratuta zeuden 48 landarez osatutako outdoor plantazio bat aurkitu zuten. Gainera, landare horien ondoan inguruko baserri batetik iristen zen kable elektriko bat eta ur-depositu bat ere aurkitu zituzten.
Landareak beste landare batzuen artean ezkutatuta zeuden inork ikusi ez zitzan, baina usain handia botatzen zuten. Agenteek landareak konfiskatu eta gero aztertzeko eraman zituzten.
Plantazioaren arduraduna aurkitzen saiatzeko egindako kudeaketen ondorioz, 26 urteko gizon bat identifikatu zuten, eta ikerketapean geratu da osasun publikoaren kontrako ustezko delitu batengatik.