Euskal Herriko Unibertsitateak European Wave and Tidal Energy Conference (EWTEC) kongresua hartu du berean, olatuen eta itsas korronteen energiari buruzko nazioarteko kongresurik handiena. Topaketa irailaren 4tik 7ra bitartean izango da, Mitxelena gelan (Bizkaia Aretoa). Bertan bilduko dira energia mota horietan adituak diren 300 profesional, hala zientziaren arloan nola enpresaren arloan dihardutenak.
Honako hauek parte hartuko dute irekiera ekitaldian:
Jesús Mari Blanco. EWTEC’2023ko presidentekidea. UPV/EHU.
Cameron Johnstone. EB EWTECeko presidentea. Univ. of Strathclyde.
Jose Luis Villate. EWTEC’2023ko presidentekidea. Tecnalia.
Gorka Moreno. Bizkaiko Campuseko Errektoreordea. UPV/EHU.
Arantxa Tapia. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua.
EWTECi buruz
1993. urtean antolatu zen lehendabizikoz European Wave and Tidal Energy Conference, eta ordutik urtero eskaini izan dituzte nazioarteko hamaika hizlarik olatuen eta mareen energiari, ozeanoko ur zutabeetatik eratorritako energiari buruzko hitzaldiak, teknikoak nahiz zientifikoak.
Hasiera-hasieratik, olatuen eta mareen energia ikertu, garatu eta erakusteko gune izan da EWTEC. Ospe eta izen handia du kongresu honek, kalitate handiko ekarpen akademiko eta enpresarialak erakartzen baititu. Ekarpen horiek guztiak pareko beste ikertzaile batzuek berrikusten dituzte, hitzaldietan aurkezten dira, eta aktetan argitaratzen. Konferentziako akten emaitza txundigarriak International Marine Energy Journal aldizkarian argitaratzeko hautatu ohi dira.
EWTECen helburu nagusia da olatu nahiz mareen energiarekin lotutako informaziorik berriena trukatzeko gune aproposa eskaintzea eta, aldi berean, energia mota honen bihurketarekin lotura duten ideia eta gai berriak eztabaidatzeko aukera ematea. Horrela, ezagutzak transferitzeko eta eztabaida bideratzeko abagunea eman nahi zaie bertaratutakoei, betiere, itsas energia berriztagarrien arloko teknologien abangoardian.
Ekitaldiaren webgunea: https://ewtec.org/ewtec-2023/
EIES – Europako Informazioaren Euskal Sarea