- Eusko Jaurlaritzak 100.000 € bideratuko ditu jokoaren arriskuei eta adikzioei buruzko kontzientziazioa sustatzen duten eta joko arduratsua bultzatzen duten proiektuetara
Astelehenean, irailaren 11n, amaituko da irabazi asmorik gabeko erakundeek Euskadin joko patologikoen inguruko sentsibilizazioa, informazioa zabaltzea eta prebentzio unibertsala sustatuko duten proiektuetarako dirulaguntzen azken deialdirako eskaera aurkezteko epea.
Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak joko arduratsua, parametro osasungarrien barruan jokatzea, sustatzeko hartutako konpromisoaren baitan onartu da. Helburu horrekin, 100.000 euro bideratuko ditu laguntzatan Euskadin joko arduratsua sustatzeko prebentzio- eta laguntza-programak eta kanpaina hezitzaileak sustatzeko eta joko patologikoaren prebentzioan, adikzioak saihestean eta beste hainbat gaitan lan egiteko.
Laguntza hauen helburu nagusia herritarrek jakinaren gainean eta parametro osasungarrien barruan joka dezaten sustatzea da, bai eta herritarrei jokoarekiko adikziozko jokabideen arazoaren berri eta orientazioa ematea ere.
Interesa duten erakundeek www.euskadi.eus web-orriaren bidez egin dezakete eskaera.