- Jaurlaritzak argi berdea eman dio lanpostuen zerrendari buruzko dekretua aldatzeari, sailetan eta erakunde autonomoetan antolaketa hobetzen jarraitzeko
- Neurriak barne hartzen du joan den urtarrilean sortutako 14 ikuskatzaile plaza berratxikitzea. Horren ondorioz, Ikuskaritza unitate bat sortuko da, beti ere Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Sistemaren Lege berriak planteatzen dituen beharrei erantzuteko
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du EAEko Administrazioko hainbat sail eta erakunde autonomotako funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen lanpostuen zerrenda aldatzeko dekretua.
Legegintzaldi honen hasieratik hainbat sailetan ezartzen ari den antolaketa hobekuntzarekin jarraituz, Eusko Jaurlaritzak aldaketa horiek egin ditu Osasun, Segurtasun, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailetako lanpostuetan, bai eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan ere.
Asteroko Gobernu Kontseiluan onartutako neurria lanpostu batzuen eskakizunak aldatzean zehazten da, lanpostu horien errealitatera eta egungo beharretara egokitzeari utzi diotelako. Lanbideren kasuan, urtarrilean lanpostuak sortu ondoren, aldaketa Barne Kontroleko Unitateko ikuskatzaile 14 dotazio berratxikitzera bideratuta dago.
Berratxikipen horiek beharrezkoak dira erakunde autonomoan ikuskatzaile taldea sortzeko. Talde horrek unitate bat osatzea dakar, eta unitate hori, lehendik zeuden 5 Ikuskaritza plazekin batera, 19 pertsonak osatuko dute. Eusko Legebiltzarrak onartutako Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Sistemaren Legetik eratorritako beharrei erantzuteko xedea du unitate honek.