Larunbatean, irailak 16, ospatuko da 10:00etatik 14:00etara egingo da kokapen berrian
Datorren larunbatean, irailak 16, Tabakalerako barruko plazan, 10:00etatik 14:00etara, Donostiatruk merkatua egingo da, udal Osasun eta Ingurumen Sailak antolatuta.
Udazken honetan Donostiatruk Tabakaleran egingo da, eta aurtego datak honako hauek izango dira:
- irailaren 16a
- urriaren 21a
- azaroaren 11a
- abenduaren 16a.
Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, azkenean hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.
Merkatuan ohikoa denez, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean, bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Egiako Km0 jatetxe begano begetarianoan.