Euskadiko BPGd-aren bigarren hiruhilekoko datua da gaur Astekonomiaren abiapuntua, eta uztaileko esportazioei eta hoteletako ostatu-gauei dagokienez abuztuan izandako errekorrari ere erreparatzen die.
Eustatek argitaratutako kontu ekonomikoen arabera, euskal ekonomia % 1,5 hazi zen urteko bigarren hiruhilekoan, aurrerapenaren hamarren bat azpitik. Hiruhilekoen arteko tasetan, hazkundea % 0,4koa izan zen. Azkenik, enpleguaren arloan ere tasak positiboak izan ziren: urte arteko % 1,5eko hazkundea eta hiruhilekoen arteko % 0,7koa.
Bestalde, uztailean, Euskaditik atzerrirako ondasunen esportazioak % 6,8 jaitsi ziren iazko uztailaren aldean. Jaitsiera hori produktu energetikoen salmentak izandako bilakaerak eragin zuen, horien balioa % 79,2 murriztu baitzen. Aitzitik, produktu ez-energetikoak % 4,4 handitu ziren.
Era berean, abuztuan, hotel-establezimenduetako ostatu-gauak % 6,9 igo ziren aurreko urteko hilabete beraren aldean. Guztira, ia 900.000 ostatu-gau metatu ziren, hau da, serie historiko osoan lortutako baliorik handiena.
Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.