Irailaren 30ean itxi zen Eusfit Mugiment ekimenaren lehen ikasturtea. Proba pilotua eta gero, lehen aldiz eraman da aurrera ekimen hau erkidego osoko gorputz hezkuntzako irakasle guztiei irekita. Balorazio orokorra positiboa da, nahiz eta alderdi ilunak ere izan diren.
Alderdi positiboak:
- Epe luzera sistema ezartzeko oinarriak jarri dira.
- Irakasleen jarrera eta inplikazioa.
- Sail eta erakunde ezberdinen arteko koordinazioa.
- Lortutako datuen kalitatea.
Alderdi negatiboak:
- Aplikazio berria sortzeko arazoak.
- Atzerapena eta epeak betetzeko zailtasunak.
- Irakasle guztiengana iristeko ezintasuna.
Partaidetzari buruzko lehen estatistika orokorrak dira ondorengoak:
- 34 ikastetxe 27 udalerri ezberdinetakoak .
- 58 irakaslek parte hartu dute.
- 216 taldetan pasa dira probak.
- 3.605 ikaslek egin dituzte probak.
Irakasleek jasotako emaitzak aztertu ahal izango dituzue ikastetxeka, adinka edo taldeka, eta datuetan oinarrituta hobekuntza proposamenak planteatu ikasleen sasoi fisikoa hobetzeko edota mantentzeko. Era berean, gurasoek ere emaitzak jaso dituzte.
Datozen egunotan 23/24 ikasturtea irekiko dugu. Orain arte proiektuan aritu zareten irakasleok ez duzue ezer egin behar jarraitzeko; kontrakoa esan arte ulertzen dugu Eusfit Mugiment ekimenean parte hartzen jarraituko duzuela.
Irakasle berriek bi bide dituzue izena emateko. Lehena, Berritzegune Nagusiaren bitartez laster jasoko duzuen galdetegian izena emanez. Bigarrena, guri zuzenean idatzita [email protected] helbidera.
Mila esker guztioi! Ziur bigarren ikasturtean errazagoa izango dela dena.