Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Euskadiko ikus-entzunezkoen esparruaren errepaso zabala egin du Eusko Legebiltzarrean. Zupiriak ikus-entzunezkoen esparrua eragile askoren parte-hartzea duen sistema konpletoa dela nabarmendu du, «lankidetzan eta elkar-eraginean oinarritzen dena»: «Ikus-entzunezko hub edo sistema sendo eta oso emankorra izateko osagai ezin-hobeak ditugu Euskadin. Eta adierazi nahi dut, Gobernu honentzat esparru estrategikoa dela. Beharrezkoa da, ezinbestekoa, ikus-entzunezko eremu zabalean euskal ekoizpenek, euskaraz sortutakoek zein euskaratuek, lekua izatea, eta leku on bat izatea, euskal sortzaileen mesedetan, eta euskal publikoen gozamenerako».
Zupiriaren agerraldiaren testu osoa hemen.