Arratsalde honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea den Eva Ferreirak eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateko errektorea den José Julián Gardek Unibertsitateen G9 taldeko Ikerketarako Batzorde Sektorialaren inaugurazio ekitaldian parte hartu dute. Urriaren 9an eta 10ean, G-9ko unibertsitateetako 140 teknikari eta espezialista baino gehiago elkartuko dira Bilbon, hainbat lan taldetan, unibertsitate ikerketarekin zerikusia duten hainbat gai jorratzeko: kudeaketa-unitateak, Europako proiektuak, ikerketa-emaitzen transferentzia, doktorego-eskolak, ikerketarako laguntza-zerbitzuak, liburutegia, dibulgazioa eta kultura zientifikoa, etab.
G-9 unibertsitate taldea elkarte bat da, 1997an sortua, zein bere erkidego autonomoan unibertsitate publiko bakarra diren unibertsitateek osatua: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea, Murtziako Unibertsitateaz gain, orain Unibertsitate Laguntzaile gisa atxikia.