Japoniara egindako bidaiaren azken egunean, lehendakaria Yuriko Koike Tokio metropolitanoko gobernadorearekin bildu da, eta haren aurrean jakinarazi du Euskadi Jasangarritasunaren aldeko Hirien Sare Globalari (G-NETS) atxiki zaiola. Sare hori metropoli horrek sortua da eta berak zuzentzen du.
Sarea 2022an sortu zen, eta munduko hiriek erronka komunei irtenbideak aurkitzeko ezagutzak eta esperientziak eztabaidatu eta partekatzeko foroa izan nahi du, gizarte jasangarriak errealitate bihurtzeko azken helburuarekin.
Eusko Jaurlaritza 2024ko maiatzean Tokioko badian egingo den G-NETSeko Liderren goi-bilerara gonbidatu dute. Goi-mailako lehen topaketa izan zen joan den otsailean jadanik, eta munduko metropoli eta hiri nagusietako liderrek parte hartu zuten topaketa hartan.
Gaur goizeko bileran, Iñigo Urkulluk Koike gobernadoreari eskaini dio Euskadi aurki egingo diren goi-bileretako baten egoitza izateko aukera.