Donostiako Udalak onarpena eman dio gaur Bidebietako Parkea eraberritzeko egikaritze proiektuari. Proiektuak 513.785 euroko aurrekontua eta 9 asteko egite epea ditu.
Helburuak
Proposamen honekin lortu nahi den helburu:
- egungo egoerara berregokitzea
- gune irisgarriagoa eta inklusiboagoa izatea
- jarduera eta erabilera partekatua sustatzeko guneak zabaltzea
Hobekuntzak
Lanen bidez lortu nahi da:
- parkearen konektibitate orokorra egokitzea
- konexio eta ibilbide irisgaitzak konpontzea
- Ekialde-Mendebalde ardatzaren komunikazioa hobetzea, egungo urmaelaren ordez, kotan egongo den zoladura izango duen egonaldi gune bat jarriko da
- gazteentzako elkarguneak sortu
- egungo kirol-kantxa berritu
- bainu publiko bat jarriko da
- egungo hiri ekipamendu eta altzariak hobetzea
Partaidetzazko aurrekontuak
2021eko irailetik abendura bitartean, Ekialdeko Barrutiko Batzarrak proposatuta, partaidetza prozesu bat abiarazi zen parkearen diseinuaren inguruan, parkeak eskatzen zituen hobekuntzak zehazteko. Partaidetza prozesu horren ondorioz, parkearen egungo egoeraren diagnostikoa egin zen, datu teknikoetan eta jasotako herritarrek pertzepzioetan oinarrituta, eta, azkenik, hobetzeko estrategiak eta jarduerak definitu ziren.
Eneko Goia alkateak nabarmendu duenez, «inguruan inplikatuta dauden eragile guztiekin sakon landu den proiektua da, auzoan neuralgikoa den parkearen egungo beharrei erantzuteko helburuarekin«.