Gobernu Kontseiluak baimena eman du kredituak guztira 87 milioi eurotan gehitzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2023an DSBE, BGDS eta EPOrako eskubideak bermatzeko, eta enplegu-politika aktiboen transferentziatik eratorritako Gizarte Segurantzako kuotetako hobarien ondoriozko betebeharrei erantzuteko.
Kredituak Lanbideren beraren gerakinen kontura handituko dira: 53 milioi gehiago Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan (312 milioi euroko hasierako aurrekontua), 7 milioi bizitzeko gutxieneko diru-sarreran (173 milioi euroko hasierako aurrekontua, 7 milioi Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarrirako (80 milioiko hasierako aurrekontutik), guztiak ere eskubide subjektiboak.
Gainera, 20,33 milioi eurotan handituko dira Gizarte Segurantzaren kuotetako hobariak, 115,88 milioiko hasierako aurrekontutik abiatuta, kasu honetan enplegu-politika aktiboen transferentzian hartutako betebeharra.