Udalak Aita Donostia plaza sahiesteko ibilbide alternatiboak gogorazten ditu

ETSren Anoetako obraren fase berrien aurrean

Euskal Trenbide Sareak (ETS) Topoaren sarrera berria sortzeko Anoeta inguruko azalera gainean egiten ari den obrak mugatu egin du Amara Berri auzoko Aita Donostia biribilgunearen gaitasuna, eta datorren asterako aurreikusitako obra-fase berri baten hasierak are gehiago murriztuko du trafiko-fluxuak xurgatzeko duen gaitasuna.

Fase berri honetan obrak gune berriak okupatuko ditu, eta horren ondorioz:

  • ibilgailu pribatuek ezin izango dute Aita Donostia biribilgunerantz biratu Baleazaleen kaletik,
  • ezinezkoa izango da Begiristain Doktorearen kaletik (beheranzko norabidean) Zorroaga Gainara edo Zorroaga pasealekura biratzea.
  • Begiristain Doktoretik (igoeranzko norabidean) Zorroaga Gainara ezkerrera biratzea uneoro baimenduko da.

Hori dela eta, Donostiako Udalak herritarrei gomendatzen die garraio publikoa erabiltzea eta, ibilgailu pribatua erabiltzea ezinbestekoa bada, dauden ibilbide alternatiboetatik ibiltzea, gaitasun handiko bideak erabiliz, Ospitaleak – Miramon eremura sartzeko, bai eta Anoetan egiten diren kirol-ekitaldietarako ere. Illunbeko aparkalekua erabiltzea gomendatzen da, Amara Berri auzoa saihestuz.

Ibilbide horiek behar bezala adieraziko dira hiriko hainbat tokitan jarriko diren seinale desberdinen bidez, eta, horrela, ibilbide egokienak aukeratzea erraztuko da.

Ibilbide alternatiboak

Hala, Udalak honako ibilbide hauek gomendatzen dizkie Ospitaleetara, Illunbera edo Miramonera hainbat tokitatik joan diren ibilgailu pribatuei:

  • Ekialdetik (Irun, Frantzia…): GI-20aren 5 irteera eta GI-40/41 biribilgunea hartu Martutenen (batez ere GI-20aren 7 irteera eta Zorroaga pasealekua saihestu).
  • Hegoaldetik eta mendebaldetik (Tolosa, Zarautz…): GI-20aren 9B irteera hartu (batez ere GI-20aren 9A irteera eta Carlos I – Madril hiribidea saihestu).
  • Hirigunea (Erdialdea, Amara Zaharra, Gros…): GI-40/41 biribilgunea hartu Martutenen (batez ere Madril hiribidea, Errondo eta Zorroaga pasealekuak saihestu).

Bestalde, inguru horretan behar bezala zirkulatzeko, bertatik ibili behar duten ibilgailuei gogorarazten zaie oso garrantzitsua dela zirkulazio-arauak eta dauden seinaleak errespetatzea, Madril hiribidean, Zorroaga pasealekuan eta Errondo pasealekuan bigarren lerroan aparkatzea saihestuz, eta, asfaltoan seinaleztatutako lauki horia errespetatuz, biribilgunea ez oztopatzeko.

Ekitaldi jendetsuak Anoetan

Anoeta Estadioan egiten diren ekitaldiei begira, eta bereziki datorren asteazkenean, azaroak 8, 18:45ean, jokatuko den partidari begira, hainbat neurri hartuko dira ikusleen segurtasuna bermatzeko:

  • Anoetara iristeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da, eta ibilgailu pribatua erabiltzea ezinbestekoa bada, Illunbeko aparkalekura joatea eta Aita Donostia biribilgunea eta ingurua sahiestea beste bide batzuk erabiliz gomendatzen da.
  • 10-15 minutu inguruko erabateko zirkulazio etenaldiak egingo dira ekitaldien inguruan, oinezkoen zirkulazioa errazteko eta segurtasuna bermatzeko.
  • Autobus geltokiak ekitaldien eta obren egoerara egokituko dira.
  • Anoetako eraztunaren barruan dauden ibilgailuek gutxienez ekitaldia baino 30 minutu lehenago eta ondoren aparkatuta egon beharko dute. Denbora horretan, ibilgailuak ezin izango dira galtzadako erreian edo motorra martxan dutela egon.