20 milioi euro baino gehiago bideratuko dira Enkarterriko, Ezkerraldeko eta Oarsoaldeko Eskualdeko Plan Estrategikoetan-EPE integratutako proiektuetara. Urtean aurreikusitako kontratazio guztien % 38 da hori.
Sprilur, S.A.,Eusko Jaurlaritzarenlurzoru industriala kudeatzeko sozietate publikoak, urtean zehar 23 lizitazio argitaratuko dituela aurreikusten da, obren, proiektuak idaztearen eta zerbitzuen artean. 2023aren amaierara arte egindako eta aurreikusitako kontratazioaren zenbateko osoa, 54 milioi eurokoa izan daiteke.
Sprilurrek eta Spri Taldean integratutako Industrialdeak Sozietateek, egindako lizitazio eta kontratazioen zenbatekoak aurreko 4 urteetan argitaratutakoen zenbatekoa bikoiztuko du 2023an. Adierazle hori 2021ean hasitako jardueraren eta aurreikusitako inbertsioaren suspertze-ziklo berri baten emaitza da. Ziklo horrek 255 milioi euroko zuzkidura aurreikusten du 2024ra arte. Baliabideen zati handi bat industria-berroneratzera eta erabiltzen ez diren espazioak lehengoratzera bideratuko da.
23 lizitazioetatik 14 esleitu dira 29 milioi eurotan. Esleitu gabeko beste 9ek, beste 25 milioi euro gehitu dizkiote Sprilur Taldeak aurten kontratatzea aurreikusten duen zenbatekoari.
Lurralde historikoen arabera, 15 milioi Arabako proiektu, obra eta zerbitzuetara bideratu dira, beste 18 milioi Bizkaiko proiektu eta obretara eta kontratazioko 21 milioi euro Gipuzkoako jarduketetara bideratuko dira.
Eskualdeko Plan Estrategikoak – EPE (LJE-Lehentasunezko Jarduketa Eremuak)
Enkarterriko, Ezkerraldeko eta Oarsoaldeko Eskualdeko Plan Estrategikoetan-EPE integratutako proiektuek 20,6 milioi euroko kontratuak behar izan dituzte obrak hasteko eta proiektuen garapenean aurrera egiteko, hau da, aurten egindako lizitazio guztien zenbatekoaren % 38 baino gehiago.
Lehentasunezko Jarduketa Eremuetako lurzoruak leheneratzeko proiektuen atal honetan, Ezkerraldean hasitako proiektuek barne hartzen dituzte Barakaldoko Burtzeña poligonoan hainbat industria-eraikin eraisteko obrak. Eremu horretan bertan lurzoru-partzela jakin batzuen saneamendua eta erremediatzea kontratatzea aurreikusten da. Sestaon (Ibarzaharra), zerbitzu eta produktu mediko-sanitarioetan espezializatutako ekimenetarako 11.000 metro karratuko hirugarren sektoreko erabilerako eraikin berri bat –Osasun Poloa- eraikitzeko proiektua idaztea erabaki da. Obrei hasiera emango dien lizitazio hori urte honen amaierarako aurreikusita dago.
Enkarterrian, Gueñesko Muebles Vizcaya enpresaren instalazio zaharrak lehengoratzeko, inguratzaileak eraitsi behar izan dira, eta aurki ekingo zaio Bioekonomia Poloari lotutako ekimenetara bideratutako 3.000 metro karratuak berreraikitzeko faseari.
Gipuzkoari dagokionez, Pasaian, urteko lehen seihilekoan 4.941 metro karratuko eraikin berri bat eraikitzeko lanak hasi ziren La Herreran, eta 2024. urtearen erdialderako amaitzea aurreikusten da.
Beste obra eta proiektu batzuk
Ohiko eta ezohiko aurrekontu-zuzkidurei dagokienez, Bizkaian eta 2024ko lehen hiruhilekoan, Sprilurrek Basordasko eremuko (Lemoizko zentral zaharra) euste-dikea konpontzeko obrei hasiera ematea aurreikusten du.
Arabako lurraldean, Sprilur duela gutxi hasi da 11.000 metro karratuko industria-pabiloi bat handitzen Iruña Okako Subillabide industrialdean. Bestalde, aurreikusitako egikaritze-proiektua jasotzen denean, etorkizunean Gasteizko Fabrikazio Aurreratuko Zentroa izango dena eraikitzeko obrak hasteko kontratazioa egingo da.
Gipuzkoan, Eibarko Erisono poligonoan hirugarren sektorek erabilerako eraikin berri bat eraikitzen hasi dira, 5.905 metro karratukoa, 50 lokal eta bulego inguru hartuko dituena 4 solairutan. Bestalde, Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.-k, Sprilur, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irungo Udala eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek (Oarsoaldea, S.A. eskualde garapenerako agentziaren bidez) partaide dituenak, 10.416 metro karratuko pabiloi modular berriak eraikitzeko obrak hasi ditu. Bestalde, Urretxun, 9.741 metro karratu eraikiko azalera duten eraikinak eraisteko fasea hasi da ere.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko lurzorua kudeatzeko sozietateak jarduera ekonomikorako lurzorua berroneratzeko erabiltzen ari dira inbertsioaren % 70. Kontratazio-bolumen horrek erantzuna ematen die datozen urteetan Euskadiko 33 udalerritan 39 jarduketa eta proiektutan erabiltzeko 255 milioi euroko inbertsio-aurreikuspenei.