Euskal herritarren %»89k uste du kontsumitzaileen erosteko erabakiek eragiten dutela enpresek era jasangarriagoan ekoizteko

Euskadin, 10 pertsonatik ia 9k uste dute erosketa-erabakiek enpresek modu arduratsuagoan ekoiztea eragin dezaketela, ekonomia zirkularrari eta hondakin-kudeaketari buruzko herritarren pertzepzioaren gaineko azterlanean jasotako emaitzen arabera. Azterlan hori Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin zuen, Ihobe sozietate publikoak eskatuta, 2023ko urriaren 2tik 6ra bitartean hiru lurralde historikoetan telefono bidez egindako mila elkarrizketa oinarri hartuta.  

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuak, Aitor Aldasorok, eta Ihobe sozietate publikoko zuzendari nagusiak, Alexander Botok, gaur goizean aurkeztu dituzte Bilbon aipatutako txostenaren ondorioak, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea hastear dagoela; izan ere, azaroaren 18tik 26ra egingo da Europar Batasuneko Estatu kideetan, hondakinen kudeaketari eta baliabideak egoki erabiltzeari buruz kontzientzia sortze aldera. 

Azterlanaren helburua zen ekonomia zirkularrari eta hondakinen sorrera eta kudeaketari dagokienez euskal herritarren iritzia eta ohiturak ezagutzea. Adostasun gehien lortu duen gaiari dagokionez, pertsonen %»98k uste du ingurumena oso edo nahiko garrantzitsua dela bizi-kalitatearentzat; iritzi hori ez da ia aldatu 2021ean egindako azken neurketatik. Euskal herritarren %»95ek uste du nahitaezkoa dela kontsumo-maila murriztea ingurumena hondatu ez dadin. 

Azterlan horretatik ondorioztatu daiteke kontzientziazio handiago dagoela kontsumo-ohiturek ingurumenean sortzen dituzten ondorio negatiboei buruz. Horrez gain, %»85ek uste dute produktu batzuk denbora gutxian berez apurtzeko egiten direla, berriak erosi ditzagun; halaber, %»83k uste du ingurumena errespetatzen duten produktuak garestiagoak direla. Aitzitik, deigarria da inkesta egin duten herritarren ia erdiak (%»48k) adierazi duela oso edo nahiko ados dagoela herritarrek ingurumenaren alde gutxi egitearekin, enpresak eta gobernuak arduratu behar direla baiteritzote. 

Areagotu da ingurumena errespetatzen duen kontsumoa egiteko jarrera 

Pixkanaka-pixkanaka, areagotu egin da ingurumenerako hobeak diren produktuengatik zertxobait gehiago ordaintzeko prest dauden pertsonen kopurua; izan ere, inkesta egin zuten hamar pertsonatik zazpik adierazi zuten hala egingo luketela eta 2020an, aldiz, hamarretik seik. Zehazki, %»14k adierazi du askoz gehiago ordaintzeko prest dagoela eta %»12k soilik esan du ez lukeela gehiago ordainduko arrazoi horregatik (portzentaje hori %»6 murriztu da 2020.»urtetik).  

Produktuen prezioari eta balio-bizitzari edo iraunkortasunari dagokienez, 2020tik igo egin da prezioaren aurretik produktuen iraunkortasuna lehenesten duten pertsonen portzentajea; izan ere, pertsonen %»67k (lehen %»50ek) adierazi zuen garestiagoak diren produktuak erosten dituela denbora gehiago irauten dutelako. %»14k soilik esan zuen produktu merkeagoak erosten dituela, denbora gutxiago irauten badute ere.  

Elikagaiak erosteari dagokionez, herritarren %»57k adierazi zuen erosteko unean beti edo ia beti aintzat hartzen dutela produktu freskoak sasoikoak izatea; %»48k, bertako edo inguru hurbileko produktuak izatea; eta %»33k, berriz, ontzi edo bilgarri gutxi izatea. 2020an egin zen aurreko neurketatik nabarmenki egin du gora produktu freskoak beti edo ia beti sasoikoak izatea eta produktuek ontzi edo bilgarri gutxi izatea aintzat hartzen duten pertsonen portzentajeak (lehen %»27koa zen eta orain %»48koa, eta bigarren gaiari dagokion portzentajea lehen %»21ekoa zen eta orain %»33koa).  

Arropa eta zapatak erosteari dagokionez, herritarren %»53k adierazi du beharrezkoa dena erosten dutela; %»31k, berriz, aitortu du behar duena baino gehiago erosten duela. Artikulu-mota horri dagokion erabilerari dagokionez, inkesta egin duten pertsonen %»60k adierazi du beti edo ia beti hartzen duela kontuan erosten dena askotariko egoeretan erabili ahal izatea sarri; %»48k aintzat hartzen du kalitatea dela-eta urte askotan irautea; eta %»28k, berriz, ekoizteko prozesuak ingurumena errespetatzea. 

Gailu elektronikoak erosteari dagokionez, herritarren %»70k esan du beharrezkoak direnak soilik erosten dituela; halaber, horrez gain honako alderdi hauek hartzen dituzte kontuan: erositako gailu elektronikoek, kalitateagatik, urte askotan irautea (%»62), energia gutxi kontsumitzea (%»55), apurtzen direnean konpondu ahal izatea (%»49), behin betiko funtzionatzeari uzten diotenean birziklatu ahal izatea (%»47) eta, azkenik, ekoizteko prozesuak ingurumena errespetatzea (%»31). 

Gehien erabiltzen den gailuetako bat telefono mugikorra da eta lautik ia hiruk (%»74k) adierazi dute funtzionatzen ez duenean eta konpondu ezin daitekeenean erosten dutela berria; %»18k esan du txarto funtzionatzen hasten denean erosten duela beste bat eta %»4k, berriz, ezaugarri hobeak dituen beste bat nahiago duenean. 

Etiketak jartzeko sistemak 

Etxetresna elektrikoen, ibilgailuen eta etxebizitzen kontsumoa eta efizientzia zehazteko sailkapen energetikoko sistemei dagokienez, pixka bat murriztu da ingurumen-informazioari buruzko sistema horien gaineko ezagutza; izan ere, galdetu zaien pertsonen %»67k esan du ezagutzen duela, baina 2020an %»73k erantzun zuen baietz.  

Azterlanean parte hartu duten pertsonei ere galdetu zaie produktuak erostean zein eragin daukan informazio-sistema bat izateak eta etiketa batean adierazteak zein neurriraino konpondu daitezkeen produktuak, hau da, etiketa horretan adieraztea produktua apurtzen denean zein erraztasun-mailarekin konpondu ahalko den; bada, herritarren %»64k esan du ziur hartuko lukeela kontuan, eta %»27k ziur asko hartuko lukeela kontuan. Alabaina, %»5ek bakarrik esan du ez lukeela kontuan hartuko. 

Hondakinen kudeaketa 

Herritarren %»63k esan du erosten dituen elikagaien %»5 edo gutxiago botatzen duela etxean; %»24k adierazi du elikagaien %»6 eta %»15 bitartean botatzen duela; eta %»6k, berriz, %»16 baino gehiago. Zaborrera elikagaien %»5 edo gutxiago botatzen dutenen portzentajea pixka bat murriztu da 2020.»urtetik. 

Produktu batzuengatik pixka bat gehiago ordainduz gero dendara edo birziklatzeko gunera ontzia itzultzean behar baino gehiago ordaindutako dirua itzultzeko sistema ezarriko balitz, hamar pertsonatik ia bederatzik (%»88k) esan dute sistema hori erabiltzeko prest egongo liratekeela. 

Ingurumena gehiago errespetatzeko ekintzak egiteko gogoei dagokienez, herritarrak zaborrera botatzen den janari-kopurua murrizteko prest agertu dira (%»69k halaxe egin du jada eta %»25ek jakinarazi du prest dagoela), arropa eta zapata gutxiago erosteko prest (%»61 eta %»29), bai eta berokuntza gutxiago erabiltzeko (%»60 eta %»25), autoa gutxiago erabiltzeko (%»54 eta %»28), eta ontzi asko edo bilgarri asko dituzten produktu gutxiago erosteko prest ere (%»53 eta %»38). Maiztasun gutxiagorekin bidaiatzeko gogo gutxiago dituzte (%»39k hala egin du eta %»21 prest dago), bai eta bigarren eskuko produktu gehiago erosteko ere (%»27 eta %»32). 

Inkestaren datuak 

Hiru lurralde historikoetan 2023ko urriaren 2tik 6ra bitarten telefonoz egindako mila elkarrizketa oinarri hartuta egin da azterlana; inkesta egituratu eta itxia erabili zen eta 18″urtetik gorakoei galdetu zitzaien, %»95,5etik gorako konfiantza-mailarekin.  

Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen webgunean dago eskuragarri txosten osoa https://www.euskadi.eus/estudios-sociologicos/ 

 2023ko Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea Euskadin 

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen hasieran aurkeztu ziren hizpide dugun azterlanaren ondorioak (Ihobe sozietate publikoa arduratzen da ekitaldia Euskadin dinamizatzeaz). Aitor Aldasorok, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak, aurreratu du Astearen oraingo edizioa “Ez zaitez biltzen utzi” lelopean egingo dela, azaroaren 18tik 26ra, eta jarduera ugari egingo direla.  

 

“Adierazitako ekimena duela hamabost urtetik egiten da Euskadin eta tarte horretan mila ekintza baino gehiago aurkeztu dira, hiru lurraldeetako administrazio publikoek, elkarteek, GKEek, enpresek eta ikastetxeek bultzatuta, hondakinak murrizteari nahiz produktuak berrerabiltzeari buruz sentsibilizatzeko asmoz”, adierazi du.  Mila jarduera horietatik, lau euskal erakundek Europako sari nagusia lortu dute, eta beste sei finalista geratu dira. 

Ekoetxea izeneko Euskadiko Ingurumen Zentroen Sareak ere parte hartuko du Hondakinak Prebenitzeko Europako Astean; familientzat diseinatutako programazio berezia eskainiko da, non elkarlanean arituko batira sortzen diren hondakinei eta ontziei lotutako erronka txikiei aurre egiteko.