Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osasuna eta ongizatea irabazi, Tokiko ekintza komunitarioan aurrera eginez proiektuaren berri eman du gaur goizean. Europar Batasunaren laguntza du, eta osasunaren eta ongizatearen inguruko partaidetza-prozesuak sustatzea du helburu.
Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak eta Itziar Larizgoitia Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak, ELGAko eta Europako Batzordeko ordezkariekin batera, ekimen honen berri eman dute. Ekimenaren azken helburua esparru estrategiko bat ezartzea da, Euskadiko komunitatearen osasuna eta ongizatea sustatzera bideratutako ekimenen garapena erraztuko duena.
Proiektu hau garatzeko, Europar Batasunaren (EB) lankidetza dago, Europar Batasunaren lehentasunezko lan-ildoetako baten bidez, hain zuzen ere Erkidegoaren ekintza bultzatzen duena.