Kontzentrazioa, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela-eta

Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta, EEGko ESIko Berdintasun Batzordeak kontzentrazio bat deitu du gaur, azaroak 27, 12:00etan Gurutzetako Ospitaleko ate nagusian.

Aurten, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak –Emakunderen bitartez–, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDELek Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, azaroaren 25a, dela-eta bultzatutako kanpainak gazteen sexu-hezkuntza pornografiaren esku uzteko arriskuaz ohartarazten du gizartea. Kanpainaren leloa honako hau da: «Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola bat da».

Kontzentrazio honekin, kanpainari ikusgaitasuna ematen lagunduko dugu, baita EEGko ESIko kideek indarkeria matxistaren aurka dugun konpromisoari ere. Indarkeria matxista genero-desparekotasunaren adierazle nagusia da, eta osasun publikoko arazo larri bat.

Gainera, datorren azaroaren 29an, 13:00etatik 14:30era, «Libre izatea maite dugu. Bizirik egotea maite dugu» saioa egingo da, indarkeria matxistaren arloko ezagutzak eguneratzeko eta EEGko ESIak indarkeria matxistaren arloan elkarrekin lotuta dauden hiru esparrutan (lehen mailako arreta, larrialdiak eta osasun mentala) egiten duen esku-hartzea ezagutarazteko.