Hondurasko Osasun Idazkaritzaren Genero Unitateko kide baten bisita

Azaroaren 21ean (asteartea), Hondurasko Osasun Idazkaritzaren Genero Unitateko Clara López izan genuen gure artean Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, Medicus Mundirekin lankidetzan egin zen bisitan. Clara Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Berdintasun Batzordeko kideekin bildu zen, eta gure ESIak berdintasun-gaiekin lotuta lantzen dituen alderdiak jorratu zituzten. Hauek, besteak beste: Berdintasun Planaren ekintzak abiaraztea, sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko protokoloa eta «Generoa eta osasuna» atala.